Historia labur

Osalaneko zuzendariak

2016.11.29
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria- PNV
Lana eta Justizia sailburua:
Mª Jesús San José - PSE EE
2013.01.29
Lehendakari:
Iñigo Urkullu Renteria- PNV
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak:
Juan María
Aburto Rique - PNV eta Angel Toña Guenaga - PNV
2009.05.12
Lehendakari:
Patxi López Álvarez- PSE EE 
Lan eta Gizarte Gaietako sailburua: 
Mª Gemma Zabaleta Areta - PSE EE
2003.03.11
Lehendakari:
Juan José Ibarretxe Markuartu - PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua: 
Joseba Azkarraga Rodero - EA
2001.12.04
Lehendakari:
Juan José Ibarretxe Markuartu - PNV
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:
Joseba Azkarraga - EA
1998.07.21
Lehendakari:
Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomía, Lan eta Gizarte Segurantza:
Sabin Intxaurraga Mendibil - EA
1995.12.29
Lehendakari:
Jose Antonio Ardanza Garro - PNV
Justizia, Ekonomía, Lan eta Gizarte Segurantza:
Ramón Jáuregui Atondo - PSE-EE

1979, 1980 eta 1985ekoak dira Euskadirako Lan, Osasun eta Segurtasun eta Higiene arloko lehenengo transferentziak. Laneko Segurtasun eta Higieneko Kabinete zaharrek, funtzionalki, Segurtasun, Higiene, Medikuntza eta Prestakuntza arloez arduratzeaz gain, jarduketa-plan ezberdinak eta, oro har, urteko planak gauzatzen zituzten. Lan Zuzendaritzaren ardurapekoa zen urteko plan horiek gautzea.

1988. urtean, Osasun eta Kontsumo Sailak Laneko Osasun Unitatea sortu zuen Osasun Publikoko Zuzendaritzan, eta unitate horrek Enpresako Zerbitzu Medikuen inguruko lan-osasuneko eginkizunak bereganatu zituen, eta tartean, Enpresako Zerbitzu Medikoen Erakundeak (OSME) ezarritako kontrolak.

Langileen segurtasun eta osasunari eta lan-ingurumenari buruzko LANEren 155. zk.ko hitzarmenaren eta, langileen segurtasuna eta osasuna lan-ingurunean hobetzeari buruzko 89/391/EEE Esparru Zuzentarauaren ondorioz, Osasuna Sailaren eta Lan Sailaren artean banatutako jarduketak batzeko beharra sortu zen.

Horrela, abenduaren 21eko 7/1993, Legeak Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortu zuen, eta OSALAN izendatu zuen, Osa, osasunetik, eta lan hitzak batuz. Erakunde berri hau Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, egungo Lan eta Gizarte Gaietako Sailari, atxikitako Eusko Jaurlaritzaren Erakunde Autonomiadun Administratibo gisa eratu zen. Honela, Osalan langileen osasunaren inguruko jarduketa ezberdinak kudeatu, koordinatu eta sustatzeaz arduratutako erreferente bihurtu zen.

Bere eskumenak, enplegatutako langileak dituzten ekonomia-jardueren arlo guztietara zabaltzen dira, herri-administrazioak, elkarlaneko kooperatibak eta gainerako kooperatibak (laneko beren bazkideen inguruan) barne. Norberaren konturako langileei dagokienez, Osalanek arriskuei aurrea hartzeko jarduerak burutuko ditu. Hitz batez, Osalan Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko legearen eta Europar Zuzentarauen ondoriozko Prebentzioaren Kultura helarazteaz arduratzen den organoa da.

Informazio interesgarria

Ley 7/1993, de 21 de diciembre, de creación de OSALAN - Instituto vasco de Seguridad y Salud Laborales. (1994ko urtarrilaren 7ko 4. zk.ko EHAA)

Jardunari, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1995eko abenduaren 28ko Aginduaren bitartez ekin zitzaion. (1996ko urtarrilaren 18ko 13. EHAA)