Zer dira prebentzioko delegatuak?

Prebentzio-delegatuaren figura (PD) Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 35. artikuluan ezartzen da..

Artikulu horretan definitzen den bezala, “laneko arriskuen prebentzioaren arloan berariazko eginkizunak dituzten langile-ordezkariak dira”. Langileen ordekariek beren artean aukeratzen dituzte. Prebentzio-delegatuak aukeratzeko beste sistema batzuk ezar daitezke hitzarmen kolektiboetan, betiere aukeratzea langileen ordezkariei edo langileei berei dagokiela bermatzen bada.

Enpresa guztiek izan behar dute prebentzio-delegatua. Kopurua enpresa bakoitzeko langile-kopuruaren arabera aldatuko da (LAPL 35.2 artikulua).