Zer da lan-arriskuen prebentzioa?
Diziplina honek langileen laneko segurtasun eta osasunaaren hobekuntza bultzatzea bilatzen du, lan-baldintzetatik eratortzen diren arriskuei aurrea hartzeko behar diren neurriak aplikatuaz eta jarduerak garatuaz, laneko arriskuen prebentzioko (LAP) teknikari espezialistek enpresa bakoitzean egiten duten arriskuen ebaluazioa funtsezko tresna izanik.
Laneko arriskua langile batek lanetik eratortzen den kalte jakin bat jasateko posibilitatea da, eta lanetik eratortzen diren kalteak lanaren ondorioz jasaten diren gaixotasun, patologia edo lesioak dira.
LAP legediak aukera ematen du enpresek LAP prebentziozko antolaketa-modalitatea deritzenetan antolatzeko.
Erreferentziazko esparru-araua Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legea da.