Zein dira nire eskunduntzak, eskubideak eta betebeharrak?

Eskumenak

  1. Prebentzio-ekintza hobetzen enpresaren zuzendaritzari laguntzea.
  2. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen langileen elkarlana sustatzea eta bultzatzea.
  3. LAPLaren 33. artikuluak aipatzen dituen erabakiez, bete aurretik enpresaburuak berari iritzia eskatzea.
  4. Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzeaz zaintza eta kontrol lana egitea.

Ahalmenak

  1. Laneko ingurugiroaren prebentziozko ebaluazioetan teknikariei lagun egitea, eta Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileei ere bai, LAPari buruzko araudia betetzen den egiaztatzeko lantokietan egiten dituzten bisitaldi eta egiaztapenetan.
  2. Aurreikusitako mugekin, neure eginkizunak betetzeko behar diren lan-baldintzei buruzko informazioa eta dokumentazioa jaso ahal izatea. Informazioa esandako mugen mendean badago, isilpearen errespetua bermatuta baino ezin izango da eman.
  3. Langileen osasunean gertatu diren kalteez enpresaburuagandik informazioa jasotzea, hark kalteen berri duenetik aurrera.
  4. Enpresan babes- eta prebentzio-jardueren ardura duten pertsonengandik edo organoetatik eta langileen segurtasun eta osasunerako eskumena duten erakundeetatik enpresaburuak lortzen dituen informazioak beragandik jasotzea. Osasunaren zaintzaren arloan, lanpostua betetzeko langileak duen gaitasunaz edo babes- eta prebentzio-neurriak ezarri edo hobetu beharraz egiten diren araketetatik ateratzen diren ondorioen berri emango zaie.
  5. Lan-baldintzen egoeraren zaintza- eta kontrol-lana egiteko, lantokietara bisitak egitea.
  6. Enpresaburuagandik langileen segurtasun eta osasunaren babes-maila hobetzeko eta prebentziozko neurriak hartu ditzala lortzea.
  7. Arrisku larri eta berehalakoaren aurrean lana geldiaraztea erabakitzeko proposatzea langileen ordezkaritza organoari.

Bermeak

  1. Bermeen arloan Langileen Estatutuaren 68. artikuluan aurreikusten dena prebentzio-delegatuei aplikatuko zaie langileen ordezkari direlako.
  2. Prebentzio-delegatuek Laneko Arriskuen Legean jasotzen diren eginkizunak betetzeko erabiltzen duten denbora ordezkari-eginkizunak betetzeko denboratzat joko da Langileen Estatutuaren 68. artikuluko e) letran jasotako hileko ordu ordainduen kredituaren erabilerari dagokionez.

    Aurrekoa gorabehera, hala ere, benetan egindako lan-denboratzat joko da, ordu-kreditu horri atxiki gabe, Segurtasun eta Osasun Batzordearen bileretarako eta arriskuen prebentzioaren inguruan enpresaburuak deitzen dituen zein-nahi bileratarako erabiltzen den denbora, bai etaLaneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 36. artikuluko 2. Zenbakiko a) eta c) letretan, aurreikusita dauden bisitetarako erabiltzen den denbora ere, hau da:


    - - Laneko ingurugiroaren prebentziozko ebaluazioetan teknikariei laguntzea, eta, Lege horren 40. artikuluan jasotako moduan, Laneko eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileei laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko lantokietara egiten dituzten bisita eta egiaztapenetan, eta egoki irizten dieten oharrak egin diezazkieke horiei.

    - - Langileen osasunean gertatzen diren kalteen gainean enpresaburuak informazioa ematea, hark kalteen berri izaten duenetik aurrera, eta lan-orduz kanpo ere gertaeraren lekuan ager daiteke gertatu denaren zertzeladen berri izateko.
  3. Enpresaburuak haien funtzioak betetzeko beharrezkoak gertatzen diren baliabideak eta prebentzio-arloko prestakuntza eman beharko dizkie prebentzio-delegatuei. Prestakuntza enpresaburuak eman beharko du bere baliabideekin edo arloan espezializatutako organismo edo erakundeekin, eta arriskuen eboluziora eta beste arrisku berri batzuk agertzera egokitu beharko du, behar izanez gero aldizka errepikatuaz.
    Prestakuntzari emandako denbora lan-denboratzat joko da ondorio guztietarako eta horren kostua ez da inoiz ere prebentzio-delegatuentzat izango.

Eginbeharrak

Prebentzio-delegatuei Langilearen Estatutuaren 65. artikuluko 2. eatalean xedatutakoa aplikatuko zaie zor den lanbideko isilpeari dagokionez, enpresan egiten duten lanaren ondorioz dakizkiten informazioekiko.

Prebentzio-delegatuen berme eta isilpe profesionalaz xedatutakoa, herri-administrazioen zerbitzuko pertsonalaren izaera administratiboko edo estatutupeko harremanen kasuan, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Pertsonalaren Ordezkaritza Organoen, Lan Baldintzak Ezartzearen eta Parte Hartzearen ekainaren 12ko 9/1987 Legearen artículos 10. artikuluko bigarren lerrokadan eta 11. artikuluan jasotzen den araudiaren mendean ulertuko da..