Prestakuntza
Osalanek badaki oso garrantzitsua dela laneko arriskuen prebentzioaren eremuan trebatu eta informatzea; hori dela-eta, abenduaren 21eko 7/1993 Legeak –Osalan sortzekoak– eta uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak –Osalanen egitura eta funtzionamenduari buruzko erregelamendua ematen duenak– esleitzen dizkioten eskudantzien barruan beti, eremua hobetzen laguntzeko jarduerak egiten ditu.
Osalanen Laneko Osasun Unitateak langileen osasuna zaintzen duten osasun-langileen prestakuntza sustatzen du, eta prestakuntza horietan parte hartzen.
Prestakuntza-planak
Prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileak
Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearekin eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiarekin elkarlanean, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileen prestakuntza etengabe hobetzeko plan bat abiatu du Osalanek.
Osakidetzako osasun-langileak
Material grafiko bat egin dugu, dibulgaziokoa, Osakidetzako profesionalentzat laneko medikuntzaren arloan interesgarrien gerta litezkeen alderdiak ezagutzera emateko eta ohiko lanean sor dakizkiekeen zalantzak argitzen laguntzeko.
Laneko osasunari buruzko informazio-pilulak
Osakidetzaren Laneko Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasleen Unitatean trebatzen ari diren eta EHUn Erizaintzako gradua egin dute langileak
Osalan elkarlanean dabil Osakidetzaren Laneko Medikuntzako eta Erizaintzako Irakasleen Unitatearekin, BAMEak (barneko mediku egoiliarrak) eta BAEEak (barneko erizain egoiliarrak) prestakuntza-aldiko errotazioan trebatu daitezen. BAME-en kasuan, errotazioa egonaldiaren hirugarren urtean gertatzen da, eta hiru hilabete irauten ditu. BAEE-en kasuan, berriz, errotazioa egonaldiaren bigarren urtean egiten da, eta hilabete irauten du.
EHUrekin sinatutako akordio bati esker, Erizaintzako graduko laugarren mailako ikasleek 6-8 asteko praktikaldia egin dezakete Osalanen.