Segurtasun eta Osasun Batzordea

LAPLaren 38. artikuluak Segurtasun eta Osasun Batzordea definitzen du (SOB) “arriskuen prebentzioaren arloko enpresa-jarduerak aldizka eta erregulartasunez kontsultatzeko den parte-hartze organo parekide eta kolegiatu” gisa.

Batzorde hori “50 langile edo gehiago dituzten enpresa edo lantoki guztietan” eratuko da eta “prebentzio-delegatuek osatuko dute, alde batetik, eta enpresaburuak eta/edo bere ordezkariek prebentzio-delegatuen kopuru berdinean, bestetik”. Beraz, Segurtasun Batzordea osatzen duten kideen kopurua aldakorra da enpresako langile-kopuruaren arabera.

Gainera, Segurtasun eta Osasun Batzordearen bileretan hitzarekin baina botorik gabe parte hartuko dute:

  1. Batzordea osatzen ez duten sindikatu-ordezkariek eta enpresako prebentzioaren arduradun teknikoek.
  2. Organo honetan eztabaidatzen diren gai konkretuez kualifikazio berezia edo informazioa duten enpresako langileek eta enpresaz kanpoko prebentzio-teknikariek, Batzordeko ordezkaritzaren batek eskatzen badu.

Funtzionamenduari dagokionez

  1. Segurtasun eta Osasun Batzordea hiru hilean behin bilduko da eta Batzordeko ordezkaritzaren batek eskatzen duen bakoitzean.
  2. Bere funtzionamendu arauak erabakiko ditu.
  3. SOB daukaten lantoki bat baino gehiago duten enpresek Lantoki arteko Batzorde bat sortzea adostu ahal izango dute langileekin, akordioak ematen dizkion eginkizunetarako.n sus trabajadores la creación de un Comité Intercentros, con las funciones que el acuerdo le atribuya.

Eskumenak

  1. Enpresako arriskuen prebentzioko plan eta programak egiten, martxan jartzen eta ebaluatzen parte hartzea.
  2. Arriskuen benetako prebentziorako metodo eta prozedurei buruzko ekinbideak sustatzea, eta enpresari baldintzak hobetzeko edo dauden akatsak zuzentzeko proposatzea.

Ahalmenak

  1. Lantokiko arriskuen prebentzioaren egoera zuzenean ezagutzea, eta horretarako egoki irizten dien bisitak egitea.
  2. Neure eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren lan-baldintzei buruzko dokumentu eta txosten guztiak eta, kasua bada, prebentzio zerbitzuaren jarduerak sortzen dituenak ezagutzea.
  3. Langileen osasunean edo osotasun fisikoan eragindako kalteak ezagutu eta aztertzea, horien kausak balioesteko eta prebentzio-neurri egokiak proposatzeko.
  4. Prebentzio-zerbitzuen urteko oroitidazkia eta programazioa ezagutzea eta irizpena ematea.

Lege hau betetzeko, lantoki berean jarduerak aldi berean egiten badira, egokitzat jotzen diren jarduera koordinatuko neurriak hartu ahal izango dira: SOBen bilera bateratuak eta abar.