Lantokietan Covid19ren eraginpean egoteko arriskua murrizteko enpresaburuek jarraitu beharreko urratsak

Pdf deskargatu | Imprimatu

Berria: Kontingentzia-plana ezartzeko gida | Covid-19. PDF deskargatu (PDF, 1 MB)

 COVID-19ko pandemiak piztutako alarma-egoeraren aurrean, Osalanek leiho hau ireki du laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan sortzen ari diren zalantza nagusiei erantzun azkar eta zehatza emateko asmoz.

Ahal dugun neurrian, gomendioak zabaldu eta zalantzak erantzun nahi ditugu, enpresei, prebentzioko profesionalei, delegatuei, langileei eta, oro har, jendeari, lanaren esparruan koronabirusa kutsatzea prebenitzeko neurririk onenak har ditzaten errazteko.

Jakina, informazio hori epidemiaren bilakaerak eta ezagutza zientifikoak gomendatzen dutenaren arabera eguneratuko da.

1. Alderdi orokorrak

1. URRATSA:
Arriskua saihestu.
Esposizioa eta/edo hedapena saihesteko neurri orokorrak hartu.

2. URRATSA:
Esposizio-arriskua ebaluatu
langileak 3 mailatan sailkatu ahal izateko (arrisku-esposizioa, arrisku txikiko esposizioa eta esposizio-probabilitate txikia) eta, horrela, prebentzio-neurriak graduatu ahal izateko ebaluatutako arriskuaren arabera.

3. URRATSA:
Prebentzio-jarduera planifikatu
 arestian deskribatutako arrisku-mailen arabera, prebentzio-neurri hierarkizatuak erabilita:

  • Antolamendu-neurriak
  • Babes kolektibokoak
  • Norbera babestekoak
  • Prestakuntza eta informazioa

4. URRATSA:
Kontrol neurriak.

Infekzioa(desinfekzioa) prebenitzeko eta identifikatzeko, eta langileei dagokienez (baldin eta kasu posibletzat, probabletzat edo baieztatutzat edo sintomatikoen kontaktu estutzat jo badaitezke) hartu beharreko neurriak direla eta, enpresaburuak arlo horretan eskumena duten osasun-agintarien jarraibideak bete beharko ditu.

Horretarako, prozedura bat inplementatu beharko du, egunero zehazten dabiltzan neurriak kontuan hartuko dituena.

2. JARRAITU BEHARREKO URRATSEN DESKRIPZIOA

1. URRATSA – ARRISKUA SAIHESTU

Esposizioa eta/edo hedapena saihesteko neurri orokorrak hartu:

1.1.) Antolaketa-arolkoak:

  1. Urrutiko lan-sistemak ezarri, ahal den guztietan. Antolatu etxetik lan egin dadin.
  2. Laneko joan-etorriak aztertu eta antolatu, bakarrik joanda edo garraiobide publikoren bat erabilita, segurtasun-distantzia ahalbidetzea sustatzeko.
  3. Ordutegiak malgutu, lana eta familia bateragarri egingo direla ziurtatzeko eta sarreretan eta irteeretan jendea pilatzea saihesteko.
  4. Bermatu sentikorrak diren langileak eta sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, eztarriko mina edo antzeko sintomak dituztenak beren etxeetan egon daitezela, lanera joan barik. Berme hori langileei prestakuntza eta informazioa emanda eta haien konpromisoa izanda lor daiteke.
  5. Langileak kontaktu estua 1 izan badu gaixo sintomatiko batekin, etxean egongo da berrogeialdian, 14 egunez, eta sintomarik duen aztertuko du. Enpresak saihestu egingo du langile horiek lanera joatea.
  6. Langileen arteko kontaktua minimizatu, haien arteko distantziak handituz (2 metro). Espazioaren banaketa eta antolaketa aztertu, baita lan-prozesuena ere, hala nola, esparru eta pabiloi itxietan egiten den lana, prestatzeko eta hautatzeko geletan egiten dena…, segurtasun-distantzia bermatzeko. Ekidin espazio konfinatuetan egotea: siloetan, biltegietan…
  7. Ezarri ordutegi eta txanda bereziak, lantokietan aldi berean dauden langileen kopurua murrizteko.
  8. Aldagelen eta higiene-zerbitzuen erabilera mugatu (komunak, etab.).
  9. Bertan behera utzi funtsezkoak ez diren bilerak eta bidaiak.
  10. Behar-beharrezkoa ez bada, ez erabili:
    1. Funtsezkoak ez diren igogailuak eta instalazio osagarriak.
    2. Erabilera arrunteko ateak eta teklatuak irekitzeko mekanismoak (ateak irekita eduki eta makina banatzaileak ez erabili).
    3. Jantokiak, lantokietako elikagaien manipulazioa eta kontsumoa ahalik eta gehien mugatu.
    4. Eskaileretako eskubanda.
  11. Garbiketa- eta desinfekzio-lanak areagotu2, lanaldi bakoitzean hainbat aldiz egin: zoruak, teklatuak, aginte-mahaiak, mahaiak, etengailuak, heldulekuak, txorrotak, etab.
  12. Ziurtatu langileek erraz eskura ditzaketela ura eta xaboia. Hori posible ez den tokietan, jarri eskuetako higienerako gel hidroalkoholikoak, lehortzeko erabili eta botatzeko papera eta paperontziak. Paperontziak tapadunak izango dira eta ixteko moduko poltsa bat izango dute. Komenigarria da paperontziak  pedaldunak izatea. Ondo arautu paperontzietako hondakinak eta abar nora botako diren.
  13. Koordinatu kontratekin eta ABLE-ekin hartutako neurriak eta eragindako langileen arriskuaren ebaluazioa.
  14. Lan-prozedurak berrikusi arriskuarekiko esposizioaren iraupena, maiztasuna eta intentsitatea murrizteko, funtsezko egitekoak identifikatuz eta gainerakoak atzeratuz.
  15. Zuzendaritza-kide edo langile bat izendatzea aztertu, Covid-19ko krisialdiko salbuespenezko prebentzio-jardueren koordinatzailea izango dena, enpresako langile guztientzat erreferentzia-puntua izan dadin. Garrantzitsua da langileak informatzea eta haien parte-hartzea.
  16. Ekintzak erregistratu: hartzen diren ekintzak erregistratzeko liburu edo agenda bat egitea gomendatzen da, data, ordua, arduradunak eta abar zehazteko, eta sor daitekeen dokumentazio guztia gordetzeko: garbiketa-parteak, mantentze-lanen kanpo-kontrolak, zerbitzu-albaranak, laneko bajak, etab.

1.2.) Babes kolektiboak:

  1. Handitu lantokietako aireztapen-ratioak.
  2. Automatizatu langileak ordezkatzeko prozesuak, haien esposizioa murrizte aldera.
  3. Erabili kontrol telematikoak, giza kontrol presentziala ordezteko.

1.3.) Norbera babesteko ekipamenduak (NBE)

  1. NBEren erabilera esklusiboa egin, arriskuaren arabera, eta azken neurri gisa gizabanakoaren eta arriskuaren artean, arestian aipatutako antolaketa- eta talde-neurriak hartu ondoren.
  2. Langileei NBEak erabiltzeko prestakuntza eman, bereziki horiek jarri eta kentzeko.
  3. NBEak behar bezala mantendu, biltegiratu, erabili eta bota.
  4. Ohiko lana egiteko beharrezkoa denean NBEak erabiltzen jarraitu.

1.4.) Prestakuntza eta informazioa

  1. Informatu eta prestatu langileak Covid19arekin zerikusia duten prebentzio-neurri espezifikoei buruz.
  2. Gogoratu, egunean zehar maiz, pertsonalki edo megafoniaz, eskuak/aurpegia ahalik eta gutxien ukitu behar direla eta eskuak askotan garbitu behar direla.
  3. Jakinarazi eta gogorarazi eskuak behar bezala garbitzeko argibideak 3 
  4. Zabaldu koronabirusa prebenitzeko gomendioak 4

2. URRATSA – ESPOSIZIO-ARRISKUA EBALUATU

Kontuan hartuta jardueren izaera, SARSCoV-2 koronabirusaren transmisio-mekanismoa eta pertsona sintomatikoekin lan-kontaktua estua den ala ez, 3 arrisku-maila ezar ditzakegu (Prebentzioa_RRLL-COVID-19, Osasun Ministerioa), enpresak dituen lanpostuak sailkatzeko orduan.

2.1) Esposizio-probabilitate txikia:

Jendearentzako zuzeneko arretarik gabeko langileak, edo 2 metrotik gorako distantziara daudenak, edo kontaktua saihesten duten babes kolektiborako neurriak dituztenak, adibidez:

  1. Administrazioko langileak.
  2. Hesi kolektiboa duten osasun-garraioko teknikariak, pazientearekin kontaktu zuzenik izan gabe.
  3. Garraio publikoetako gidariak.
  4. Segurtasuneko langileak.
  5. Polizia/Guardia Zibilak.
  6. Aduana-langileak.
  7. Suhiltzaileak eta salbamenduko langileak.

2.2) Arrisku txikiko esposizioa:

  1. Pertsona sintomatiko batekin kontaktu esturik ez duten osasun-langileak, adibidez:
    · Garraioetarako laguntzaileak.
    · Zaindariak, kamilariak, garbitzaileak.
  2. Diagnostiko birologikoko proben ardura duten laborategiko langileak.
  3. Kutsatuta egon daitezkeen material sanitarioarekin, fomiteekin edo hondakinekin kontaktua duten langile ez-sanitarioak.
  4. Kontaktu asintomatikoetarako etxez etxeko laguntza.

2.3) Arrisku-esposizioa

SARS-CoV-2 birusak eragindako infekzio-kasu probablearekin edo baieztatuarekin kontaktu estua izan dezaketen lan-egoerak, sintomatikoak.

  1. Pertsona sintomatiko bat artatzen duten osasun-langile asistentzialak eta ez-asistentzialak.
  2. Osasun-garraioko teknikariak, garraiatzen den pertsona sintomatikoarekin kontaktu zuzena izanez ger.
  3. Garraiobideetako tripulazioa (airekoa, itsasokoa edo lehorrekoa), arrisku-eremu batetik datorren pertsona sintomatiko bat bidaian artatzen badute.
  4. Lanean pertsona sintomatiko batekin kontaktu estua izatea saihestu ezin denean.

Osasun-arloan, arrisku-talde horren barruan, esposizioa honela sailkatzen da:

  1. Arrisku handiko esposizioa: aerosolak sortzen dituzten prozedurak egitea, hala nola, arnasketa-traktuaren xurgapena, intubazioa edo bronkoskopia, edo bizkortzeko maniobrak babes-ekipamendu egokirik gabe.
  2. Arrisku txikiko esposizioa: gainerako asistentzia-prozedurak.

 

3. URRATSA – PREBENTZIO JARDUERA PLANIFIKATU (PREBENTZIORAKO NEURRIAK)

3.1) ESPOSIZIO-PROBABILITATE TXIKIA

Oro har, adierazitakoak (1. urratsa). Horietatik, ez dira ahaztu behar:

3.1.1) Antolaketa-neurriak

  1. Ziurtatu lantokietan higiene-neurriak ezartzen direla eta berorien jarraipena.
    • Eskuak maiz garbitu.
    • Ziurtatu eskuak lehortzeko xaboi likidoa eta papera banatzeko gailuak daudela. Eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzeko aukerarik ez dagoenean, oinarri alkoholikoko desinfektatzaile bat eman.
    • Ziurtatu zabor-poltsekin estalitako paperontziak daudela.
    • Gainazalak sakonki garbitu.
  2. Ziurtatu jendearentzako arreta dagoen guneetan, aurreko gomendioez gain, erabili eta botatzeko paperezko zapiak eta zabor-poltsaz estalitako paperontziak daudela.
  3. Prebentzio-neurrien berri eman eta mugatu instalazioetara sartzeko edukiera (gehieneko kopurua, banan-banan sartzea, ilara bereiziak, etab.).
  4. Harremana presentziala eta aurrez aurreko arreta mugatu: telefono bidezko lana, telelana, etab.

3.1.2) Babes kolektibokoak

  1. Banatzeko oztopo fisikoak jarri: interfonoak, leihatilak, metakrilatozko manparak, gortina gardenak, etab.
  2. Mostradoreetan, arretarako leihatiletan eta abarretan distantzia mugatu eta mantendu.

3.1.3) Norbera babestekoak

Ez da beharrezkoa NBE erabiltzea. Hala ere, egoera jakin batzuetan, adibidez, pertsona sintomatiko batek lankidetzarik erakusten duenean, arnasketa-babesa eta babes-eskularruak erabiliko dira.

3.1.4) Prestakuntza eta informazioa

  1. Eskuak behar bezala garbitzeko jarraibideak eman.
  2. Koronabirusa prebenitzeko gomendioak zabaldu.
  3. Leku estrategikoetan ikus-informazioa jarri (kartelak, liburuxkak, etab.).

 

3.2) ARRISKU TXIKIKO ESPOSIZIOA

Oro har, adierazitako neurriez gain (1. urratsa), honako hauek hartu dira kontuan:

3.2.1) Antolaketa-neurriak

  1. Ziurtatu lantokietan higiene-neurriak ezartzen direla eta baita berorien jarraipena ere (esposizio-probabilitate baxuko neurri berberak).
  2. Edozein pazienterekin harremanetan jarri diren osasun-profesional guztien erregistroa egin, kontrola eta jarraipena egiteko.

3.2.2) Babes kolektibokoak

  1. Banatzeko oztopo fisikoak jarri: interfonoak, leihatilak, metakrilatozko manparak, gortina gardenak, etab.
  2. Distantzia mugatu mostradoreetan, arretarako leihatiletan eta abarretan.

3.2.3) Babes pertsonalekoak

  1. Beharrezkoa den babes biologikoko NBE hautatu eta proposatu, ebaluatutako arrisku-mailaren arabera (eskularruak, betaurrekoak, babes-arropa, pantailak, maskarak, etab.).
  2. NBEak hautatu, haien egokitasuna, deskontaminatzeko aukera, merkatuan eskuragarri dauden… kontuan hartuta.
  3. Norbera babesteko ekipamendu bat (NBE) eraman behar dute SARS-CoV-2 birusa duten kasuak artatzen dituzten osasun-langileek edo isolamendu-gelan sartzen diren pertsonek (garbiketako langileek…), tantaz eta kontaktuz transmititutako mikroorganismoek eragindako infekzioa prebenitzeko. Mantala, maskara (kirurgikoa edo FFP2, egin beharreko prozeduraren arabera, eta, betiere, ziurtatuta erabilera behar-beharrezkoa den egoeretan egotea bermatuta), eskularruak eta begi-babesa. Bereziki garrantzitsua da ziurtatzea erabilitako arnas babeserako maskarak behar bezala funtzionatzen dutela eta behar bezala zigilatuta daudela.
  4. Eskuen higiene zorrotza egingo da pazientearekin kontaktuan egon aurretik eta ondoren eta babes-ekipoa kendu ondoren.

3.2.4) Prestakuntza eta informazioa

  1. Langileei prestakuntza eman jakin dezaten NBEak nola erabili behar dituzten eta beren arrisku-mailarako prebentzio-neurri espezifikoak zein diren.
  2. Langileei prestakuntza eman jakin dezaten arrisku-maila horretarako hautatutako NBE nola mantendu, biltegiratu eta azkenik nola bota.
  3. Eskuak behar bezala garbitzeko jarraibideak eman.
  4. Koronabirusa prebenitzeko gomendioak zabaldu.
  5. Leku estrategikoetan ikus-informazioa jarri (kartelak, liburuxkak, etab..

 

3.3) EXPOSICIÓN DE RIESGO

Maila orokorrean eta arrisku ertaineko mailan identifikatutako neurriez gain, honako hauek ere hartu beharko dira kontuan:

3.3.1) Antolaketa-neurriak

  1. Oro har, aurrez aurreko kontaktua saihetsi: telefonoak, telelana, leihatilak eta abar erabili.
  2. Segurtasun-errutinen kontrola eta mantentzea areagotu, batez ere higiene-neurriei, esposizioari eta foku posibleekiko esposizioa murrizteari dagokienez.
  3. Edozein pazienterekin harremanetan jarri diren osasun-profesional guztien erregistroa egin, kontrola eta jarraipena egiteko.

3.3.2) Babes kolektibokoak

SARS.Cov-2 birusa Coronaviridae familiako birus bat da. Beraz, proposatzen diren neurriak derrigorrezkoak ez diren arren, posible litzatekeen tokietan, gomendagarria litzateke:

  1. Aireztapen-sistemak berrikustea eta, hala badagokio, eraginkortasun handiko iragazkiak instalatzea (Hepa).
  2. Presio negatiboko sistemak dituen esparruren bat izatea.
  3. 3. mailako segurtasun biologikoko neurriak hartzea. Laborategietan.

3.3.3) Babes pertsonalekoak

  1. Beharrezkoa den NBE izatea, ebaluatutako arrisku-mailaren arabera (eskularruak, betaurrekoak, babes-arropa, pantailak, maskarak…).
  2. NBEak hautatu, haien egokitasuna, deskontaminatzeko aukera, merkatuan eskuragarri dauden… kontuan hartuta.
  3. Norbera babesteko ekipamendu bat (NBE) eraman behar dute SARS-CoV-2 birusa duten kasuak artatzen dituzten osasun-langileek edo isolamendu-gelan sartzen diren pertsonek (garbiketako langileek…), tantaz eta kontaktuz transmititutako mikroorganismoek eragindako infekzioa prebenitzeko. Mantala, maskara (kirurgikoa edo FFP2, egin beharreko prozeduraren arabera, eta, betiere, erabilera behar-beharrezkoa den egoeretan egon daitezela bermatuta), eskularruak eta begi-babesa. Bereziki garrantzitsua da ziurtatzea erabilitako arnas babeserako maskarak behar bezala funtzionatzen dutela eta behar bezala zigilatuta daudela.
  4. Arrisku handiko esposizioa: aerosolak sortzen dituzten prozedurak, kasuaren maneiu klinikorako behar-beharrezkotzat jotzen badira bakarrik egin behar dira. Prozedura horiek egiteko, logelako pertsona-kopurua minimora murriztu beharko da, eta guztiek honako hauek eraman beharko dituzte:
    1. FFP2 edo FFP3 maskara autofiltratzailea, erabilgarri badago.
    2. Begi-babes egokitua estalki integralduna edo aurpegi-babes osoa duena.
    3. Eskularruak
    4. Mahuka luzeko mantalak (mantala iragazgaitza ez bada eta odol-zipriztinak edo gorputzeko beste jariakin batzuk egotea aurreikusten bada, gehitu plastikozko mantal bat).
  5. Eskuen higiene zorrotza egingo da pazientearekin kontaktuan egon aurretik eta ondoren eta babes-ekipoa kendu ondoren.

3.3.4) Prestakuntza eta informazioa

  1. Langileei prestakuntza eman jakin dezaten NBEak nola erabili behar dituzten eta beren arrisku-mailarako prebentzio-neurri espezifikoak zein diren.
  2. Langileei prestakuntza eman jakin dezaten arrisku-maila horretarako hautatutako NBE nola mantendu, biltegiratu eta azkenik nola bota.
  3. Eskuak behar bezala garbitzeko jarraibideak eman.
  4. Koronabirusa prebenitzeko gomendioak zabaldu.
  5. Leku estrategikoetan ikus-informazioa jarri (kartelak, liburuxkak, etab..

4. URRATSA - KONTROLA

  1. Arriskuen ebaluazioa etengabe eguneratzen dela bermatzeko mekanismoak ezarri, bereziki langileak arrisku-mailaren arabera sailkatzeari eta dagozkion prebentzio-neurriak aplikatzeari dagokienez.
  1. Larrialdi Plana eguneratu eta zabaldu, eguneroko egoera kontuan hartuta.
  1. Larrialdi-plan espezifiko bat ezarri, egungo egoeraren gaineko komunikazioa mantendu dadin enpresako hierarkia-mailen artean.

Eranskinak

  1. Aplikatu beharreko legeria
    1. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoak.
    2. 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duena.
    3. 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, langileak lanean agente biologikoekiko esposizioari lotutako arriskuetatik babesteari buruzkoa.
    4. 8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei buruzkoa.
  1. Osasun eta Osasun Publikoko protokoloak
  • Procedimiento de actuación frente a casos de infección por el nuevo coronavirus (SARS-CoV-2).

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/Procedimiento_COVID_19.pdf

  • Procedimiento de actuación para los servicios de prevención de riesgos laborales frente a la exposición al SARS-CoV-2.

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos/PrevencionRRLL_COVID-19.pdf

  • Beste hainbat prozedura espezifikoago hemen:

https://www.mscbs.gob.es/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov-China/documentos.htm

  1. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalaren gida teknikoak
  • Guía técnica para la evaluación y prevención de los riesgos relacionados con la exposición a agentes biológicos.

https://www.insst.es/documents/94886/203536/Gu%C3%ADa+t%C3%A9cnica+para+la+evaluaci%C3%B3n+y+prevenci%C3%B3n+de+los+riesgos+relacionados+con+la+exposici%C3%B3n+a+agentes+biol%C3%B3gicos/22fd163d-8d8f-4259-a571-c0c14aeebeaf