Lipoatrofia erdizirkularra
Lipoatrofia erdizirkularra gaixotasun arraroa da; larruazalpeko gatz-ehunean gertatzen da, eskuarki izter-aldean.
Kasuak nola agertu diren ikusita (agerraldiak zenbait lantokitan), litekeena da patologia horren agertzea lan-baldintzekin lotuta egotea batzuetan; ez da gauza ziurra, baina baliteke horrela izatea.
Agertze-modu horrek (agerraldi jakinak) eta gaixotasunaren kausak ez ezagutzeak beharrezko egiten dute bi helburu betetzeko lan egitea:
- prebentzioko zerbitzuei informazioa eta laguntza eskaintzeko, kasuak agertuko balira, nola jardun jakin dezaten
- gaixotasunari buruzko ezagutza hobetzeko, agertzen diren kasuen ezaugarri klinikoak eta lan-baldintzakoak jasoz eta aztertuz
Horretarako, Osalan-en, Gurutzetako Ospitaleko Dermatologia Zerbitzuaren laguntzaz, lipoatrofia erdizirkularraren gaineko informazio-dokumentu bat prestatu dugu. Era berean, bi galdeketa prestatu ditugu, prebentzioko zerbitzuek agertzen diren kasuen ezaugarri klinikoak eta lan-baldintzakoak jaso ahal izaten ditzaten.
- Deskarga ezazu Prebentzioko zerbitzuek lipoatrofia erdizirkularreko kasuen aurrean jarduteko gida fitxategia, informazioa nahi baduzu gai honi buruz: lipoatrofia erdizirkularra zer den eta kasuen agerraldien aurrean nola jokatu. Deskarga ezazu prebentzioko zerbitzu bateko kide bazara, kasuren bat agertu bazaizue, jakinarazpen-irizpideak ezagutzeko.
- Deskarga ezazu Lipoatrofia erdizirkularrari buruzko informazio klinikoko galdeketa fitxategia; bete ezazu, eta bidal ezazu OSALANera (dokumentuan bertan adierazten diren irizpide eta moduen arabera), prebentzioko zerbitzu bateko zerbitzu medikoko kide bazara eta lipoatrofia erdizirkularreko kasuren bat diagnostikatu baduzu.
- Deskarga ezazu Lipoatrofia erdizirkularreko lan-baldintzei buruzko informazioko galdeketa fitxategia; bete ezazu, eta bidal ezazu OSALANera dokumentuan bertan adierazten diren irizpide eta moduen arabera), prebentzioko zerbitzu bateko arlo teknikoko kide bazara eta horrelako lanpostuak, langileak lipoatrofia erdizirkularreko kasuren bat jasan dutenekoa, ebaluatu badituzu.