Genero ikuspuntua LAP-an sartzeko jarraibideak gidaren eguneratzea

 

 

Osalanek 2017an argitaratu zuen ‘Genero ikuspuntua Laneko Arriskuen Prebentzioan sartzeko jarraibideak’ Gidaren gaurkotzea amaitu du.  Gutxi barru argitaratuko den edizio honetan, bere ezarpenerako tresnak daude. Lana, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko honako bederatzi profesional hauek osatutako taldeak egin du: Alazne Azpiroz, Victoria Alvarez, Susana Carramiñana, Begoña Lekue, Arrate Padilla, Blanca Pérez, Maite Robertson, Raquel Raposo eta  Luis Agirre.

Aurretiaz, Osalanek, Askora Plus, S.L. eta  Itelazpi, S.A. enpresen, Lantegi Batuak Fundazioa eta Bizkaiko Gizarte Laguntzarako Foru Erakundea – IFAS-en parte hartzea izan duen proiektu pilotua garatu du.

Frogatze lan honi esker, Gidaren gaurkotzeak egiaztatutako tresna eraginkorrak eskainiko ditu bere irizpideak  lan-munduko egoera praktikoetan aplikatzeko. 

Gidaren edukia honako printzipio honetan oinarritzen da:  gizonezkoak eta emakumezkoak,  gehiengoan, lan merkatuan balditza  eta gizarte eta ekonomia posizio ezberdinetan sartzen dira eta horrek, talde biek   arrisku eta osasun arazo ezberdinak izatea dakar. 

Horrela, “lan feminizatuak” deritzenen ezaugarri nagusia gehien bat, arrisku ergonomikoak eta psikozialak dira eta gizonezkoen kasuan, berriz, segurtasun arriskuak.  Ondorioz,  osasunean efektu ezberdinak gertatzen dira.  Emakumeen kasuan askotan, epe luzean agertu eta arrazoi askotako etiologiakoak  dira eta kaltea sortzeko,  lan eta lanekoak ez diren arrisku faktore ezberdinak konbinatzen dira. Giznezkoek ordea, istripu traumatiko gehiago izaten dute.

 

Analisi diferentziala

Horri dagokionez, Gida 2017an aurkeztu zenean, María Jesús San José Lan eta Justiziako Sailburuak, enpresek eta erakundeek “erabakitze mailetan eta ondorioz, prebentzio erabaki eta jardueretan gizonen eta emakumeen parte hartze orekatua sustatu behar dutela” adierazi zuen. Bereziki, “prebentzio helburuak eta adierazleak genero-ikuspegiarekin definitzeko azterketa diferentziala egitea ezinbestekoa dela”, eta era berean, “inplikatuta dauden talde nagusiak (langile teknikoak, prebentzio ordezkariak, zuzendaritza arduradunak eta erdi-mailako agintariak) aipatutako ikuspuntua tresna eta praktika prebentiboekin sar dezaten sentsibilizatzea” komenigarria dela  nabarmendu zuen.

Bestalde, Osalaneko Zuzendari Nagusiak Alberto Alonsok,  enpresa eta erakundeetako prebentzio jarduera "ez dela gizonengana eta emakumeengana berdin iristen" adierazi zuen.  Zehazki, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Lan Baldintzei buruzko Inkestaren arabera, " enpresan laneko segurtasunarekin eta osasunarekin lotuta egiten diren jardueretan emakumezkoen parte hartzea  gizonezkoena baino askoz txikiagoa dela” nabarmendu zuen.  

Gida gaurkotuz, desoreka horien konponketa erreztea bilatzen da.