Online erosketak

Web orriaren atal honen bitartez erosten dira OSALANek laneko segurtasun eta osasunari buruz plazaratutako argitalpenak.

Ondorengo laguntza eskaintzen dizugu, baina zerbait argitu behar izatekotan, ondorengo telefono-zenbakietan jar zaitezke gurekin harremanetan:

  • Bizkaiko Lurralde Zentroa: 944.03.21.68
  • Gipuzkoako Lurralde Zentroa: 943.02.32.74
  • Arabako Lurralde Zentroa: 945.01.68.00

Argitalpenen salmenta-sistemarako sarbidea

Argitalpenak on line erosteko laguntza

Erosketa burutzeko jarraitu beharreko urratsak zehazten dizkizugu:

Aukeratu eta gehitu saskira; horretarako

  • Berritasunen zerrendari dagokion argitalpena bada, saskira gehitu baino ez duzu egin behar eta, hurrengo orrian, ordaindu.
  • Berritasuna ez bada, ezkerraldeko zutabean, argitalpena izenburu, egile edo kategoriaren arabera bilatzea ahalbidetzen duen bilatzailea duzu. Kategoria ondoko gezian sakatuz gero kategorien zerrendara (Laneko segurtasuna, Industria-higienea, Ergonomia eta psikosoziologia aplikatua, Laneko medikuntza, Orokorra eta Legeria) sartzen da, eta saguaren botoiaren horietako batean sakatuz gero, eskuinaldea gai horri buruz argitaratutako argitalpen guztiak azaltzen dira. Saskira gehitu baino ez duzu egin behar eta, hurrengo orrian, ordaindu.
  • Datu pertsonalak bete
  • Entregatzeko modua; gure Lurralde Zentroetara etorri eta eskaera bertan jaso ahal duzu, edo, nahiago izanez gero, etxera bidaliko dizugu. Kasu honetan, paketeak 2 kg baino gehiago baditu mezularitza-zerbitzu bidez igorriko zaizu garraio kostua ordaintzeko, hau da, paketea jasotzeagatik ordaindu beharko duzu.

Egiaztatu datu guztiak zuzenak direla eta sakatu on line ordaindu.

Ordaintzeko tresnak bi modalitate ematen dizkizu aukeran, eta honakoen artean aukeratu beharko duzu:

Ordainketa egin ondoren, eskaera zein fasetan dagoen egiaztatu ahal izango duzu.

Erosketen orri honetan, eskaera kontsultatu gainean sakatuz, lauki bat irekiko da eta horretan zure eskaeraren erreferentzia-zenbakia eta NAN edo IFK sartu behar dituzu. Honela, Lurralde Zentroan jasotzea erabaki baduzu, argitalpenen bila noiz joan zaitezkeen jakin ahal izango duzu, eta etxera biltzekoa hautatzekotan, berriz, noiz jasoko duzun kalkulatu ahal izango duzu.

Azken aldaketako data: 2017/07/12