Prestakuntza eta informazioa
OSALANek, LAParen arloko prestakuntzak duen garrantziaz jabeturik, geroago xehetasun handiagoz zehaztuko ditugun jarduera hauek egiten ditu eremu honetan, betiere bera Sortzeko Legeak eta bere Egitura eta Jarduerarako Araudiak ematen dizkioten eskumenen barruan:
- Prebentzioaren arlo guztietan etengabeko prestakuntza eta dibulgaziorako orotariko ekitaldiak (jardunaldiak, ikastaroak, biltzarrak eta lantegiak) antolatzea, batez ere LAParen munduan ardurak dituzten profesional, langile eta enpresaburuentzat.
- Prestakuntza Internet bidez ematea, gure prestakuntza plataformaren bitartez edo Gaztepreben-en eskuragarri dauden Interneteko edukien bitartez; izan ere, webgune hau prebentzioa maila guztietan zabaltzeko da, lehen hezkuntzatik prebentzioaren lanbidera.
- Prebentzioa sustatzeko dibulgaziozko argitalpenak eta orotariko materiala sortu eta interesa duten guztien eskura jartzea.
- Interesa duten pertsona guztien eskura laneko segurtasun eta osasunari buruzko biblioteka zerbitzu bat jartzea, LAParekin zerikusia duten gai guztiak jasotzen dituena.
Argitu beharra dago OSALANek ez duela prebentzioan gaitzeko prestakuntza ikastarorik egiten (oinarrizkoa, ertaina edo goi-mailakoa), antolakunde honen eskumenen artean ez dagoelako.
Bestalde, OSALANen Laneko Osasunaren Unitateak langileen osasun-zaintzan esku hartzen duten agente sanitarioen prestakuntza bultzatzen du eta prestakuntza horretan parte hartzen du. Hortaz, prestakuntza planak ditu ezarrita:
- Prebentzio zerbitzuetako osasun-pertsonalarentzako prestakuntza plana. Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearen eta Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren lankidetzarekin prebentzio zerbitzuetako osasun-pertsonalarentzako etengabeko prestakuntza plan bata ezarri da.
- BAME prestakauntza plana: OSAKIDETZAko Irakaskuntza Unitatean laneko medikuntzako espezialitatea ikasten ari diren barneko mediku egoiliarrak OSALANetik igarotzen dira txandaka prestakuntzaren hirugarren urtean. Barneko erizain egoiliarrak (BAEE) txandaka igarotzeko proiektu bat dago.
- OSAKIDETZAko lehen mailako arretako sendagileentzako prestakuntza-plana: OSAKIDETZAn lehen mailako arretarako ikastaldi bat programatzen ari gara.