Osalanek stand bat izan du Laboralia 2019 azokan

 

 

Jon Azkue, Lan sailburua eta Osalaneko Kontseilu Nagusiaren presidentea, eta Osalaneko zuzendaria, Alberto Alonso, Laboraliaren inaugurazioan izan dira Valentzian. Erreferentziazko azoka dugu Laboralia laneko prebentzio eta ongizatean; bertan, alor horretako azken aurrerapenak erakutsi ziren. INVASSATek (Valentziako Laneko Segurtasun eta osasun Erakundea) antolatu zuen lehiaketa eta Osalanek bere standa izan zuen.

Hitzordua aukera paregabea izan zen ezagutzak trukatu eta hartu-emanak lantzeko; hori horrela, Osalanek abagune hori aprobetxatu nahi zuen parte-hartzaileen esku jartzeko lan Osasuna eta lan arriskuak prebenitzeari buruzko argitalpenak, ikerlanak eta ikerketak, bai eta sentsibilizazio kanpainak ere. Horretarako, hainbat arlori buruzko dibulgaziozko materiala eta prebentziorako gomendioak egon ziren standean: lan istripuetako biktimei arreta, laneko jazarpenari buruzko protokoloak, enpresan diren adikzioen prebentzioa, segurtasun sareak, behaketa epidemiologikoa lanean, arrisku psikosozialak edo arriskuen prebentzioa zubiak eraikitzean, beste askoren artean.

Bestalde, lehen eskutik ezagutu ahal genituen azken berrikuntzak, haietako asko aurrerapen teknologikoak eta adimen artifizialak sustatuta. Berrikuntza horiei esker, etorkizunean robotika eta gizakiaren jarduera uztartuta lan egingo duten lantokiak izan genituen.  Horren erakusgai azokan egon ziren azken belaunaldiko exoeskeletoak genituen, besoak, gerrialdea edo hanken mugimenduetan laguntzen dutenak, eta beraz, langileek lokomozio-aparatuan izaten dituzten arazoak gutxitu.

Halaber, kaskoak eta maskara babesgarriak egon ziren, begiak zein belarriak babestekoak, erresistentzia handiko materialak erabilita eginikoak, bai eta tapoi moldatuak, zarata handia dagoen lekuetan babesten dutenak.  BEI (babes ekipamendu indibiduala) arloan ere babesteko eredu berriak egon ziren, altueretatik erortzean babestekoak edo mahai erregulagarriak, langileen gerrialdeko eta jarrera arazoak saihestekoak.

Arrisku kimikoari eta prebentzio-kulturari buruzko jardunaldiak

Erakusketarekin batera, Laboralia 2019 azokak kongresu eta prestakuntza eskaintza nabarmena izan ziren. Berebiziko interesa izan zuen administrazio publikoan zein enpresa pribatuan diharduten Laneko arriskuen prebentzioko teknikarientzat. Kongresurik jendetsuenetariko bat –milaka profesional aurreikusi zen- prebentzio-kultura deritzonaren gainekoa zen. Bertan, prebentzio-kulturaren hainbat alderdi landu ziren, baita enpresetan duten erabilera ere. Horixe izan genuen asteazkeneko gai-arloa; ostegunekoa, berriz, arrisku kimikoen ingurukoa izan zen bere osotasunean: arrisku kimikoak lanean eta haien prebentzioa, bereziki formaldehido, silize, petrolio edo amianto moduko sustantzien aurrean.

Horiek jarduera guztiez gain, Ergonomiari eta Enpresa Osasungarriei buruzko jardunaldiak izan ziren, enpresen zahartzea nola kudeatu azaltzea helburu izango dutenak.

2019ko martxoaren 27an Osalanek egindako prentsa oharra (pdf, 282 KB) (leiho berri batean irekitzen da)