Lan-istripuak %22 gutxitu dira, OSALANeko 25 urteko historian

Horixe dugu Mª Jesús San Josék, Lan eta Justizia sailburuak, azpimarratu duen datuetariko bat, erakundearen 25. urteurrena dela eta aurkeztu duen OSALANen kudeaketa-balantzean.

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Nazioarteko Kongresu batek amaiera emango die azaroan 2018an egingo diren ekitaldiei.

Gaur goizeko prentsaurrekoan, OSALANeko egoitzan egin dena, OSALANeko zuzendari nagusiak ere, Alberto Alonsok, 2017ko erakundearen kudeaketa-balantzea aurkeztu du.

Lan eta Justizia sailburuak, Mª Jesús San Josék, gaur goizean OSALANeko kudeaketa-balantzea egin du erakundea sortu zenetik hasita, 1993an, Laneko arriskuen prebentzioari buruzko Estatuko Legea onartu baino 2 urte lehenago.

Sailburuak azpimarratu egin du lan-istripuak %22 gutxitu direla, 90eko hamarkadan batez besteko 42.000 izatetik 2017an 33.500 izatera, eta nabarmendu bestalde, mila langileko 53,29tik 43,30era jaitsi dela. Hildakoen kopuruari dagokionez, urte haietan gertatzen ziren herena gertatzen dira gaur egun, 90 ezbehar mortalak egotetik 32 egotera 2017an.

Eusko Jaurlaritzak egin duen apustu ekonomikoa handia izan da; izan ere,1993an 6 milioi bideratzen ziren eta 2017an 14 milioi. Inbertsio horri esker, 149 langile izatetik egun 174 izatera pasatu gara. Gainera, erdi mailako eta goimailako teknikari kopurua %70 hazi da, 67tik 112ra. Inbertsioak azterlanaketa ikerketak arloa indartzeko aukera ere eman du. Azken urteotan, Osalanek 136 proiektu sustatu eta finantzatu ditu 4.115.000€ erabilita.

Sailburuak prentsaurrekoan, era berean, 2018ko ekitaldi guztietan lagun izango dugun irudiaz gain, urteurren honetarako beren-beregi sortutako marka aurkeztu du. Irudian 3 kontzeptu ageri dira, OSALANek duen misioa labur-labur adierazten dutenak: Aholkatzen, laguntzen eta prebenitzen.

2017 KUDEAKETA-BALANTZEA

Osalaneko zuzendari nagusiak, Alberto Alonsok, 2017ko erakundearen kudeaketa-balantzea aurkeztu du. Osalanek dituen hainbat jarduera esparruenartean prestakuntza eta aholkularitza nabarmendu ditu, zeinetan 1.223 prebentzio ordezkarik izan zuten oinarrizko trebakuntzaren ardura. Halaber, antolatutako 7 tailerri esker, 415 prebentzio-erakundeetako profesionalek formazioan sakondu dute.

Pasadan urtean zehar, Osalaneko teknikariek 1.485 eraikuntza-obra eta 229 lantoki ireki berriak bisitatu zituzten. Aldi berean, 1.660 telefono-kontsulta erantzun zituzten, 155 aurrez aurrekoak eta 79 Zuzenean.

Ikerketa eta ezagutza sortzea sustatzeko eremuari dagokionez, 2017an 228 istripu traumatiko eta ez traumatiko ikertu dira. Horien artean, istriputraumatikoen %100ek dute mortal, oso larriak edo larriak kalifikazioa eta ez traumatikoetan %100ek dute mortal kalifikazioa. 2017an Euskadin %6,6 hazi dira istripu kasuak, 33.564 istripu erregistratu dira; nahiz eta, Alonsoren hitzetan, %99,5 arinak izan diren. Istripu mortaletan izandako hildako kopuruari gagozkiolarik, 2016. urtean izandakoarekin alderatuta, %20 gutxitu da, 40 hildako izatetik 2016an 32 izatera 2017an.

Lan gaixotasunak direla eta, 2017an 1.365 bajadunak eta 1.557 bajarik gabekoak erregistratu dira; hau da, 2016. urtean baino %14,9 gehiago. Igoerahori zati batean izan daiteke, Alonsok adierazi duenaren arabera, Osalanek hobetu eta bultzatu egin duelako laneko osasun-datuen informazio sistema, lanaren ondorioz diren osasun kalteek duten tamaina eta kokapena hobeto ezagutzeko.

Horrela, 2017ko urtarrilean martxan jarri da CMD laneko osasun-datuen informazio sistema; dagoeneko sarbidea EAEko prebentzio zerbitzuetako %77k eskatu dute.

Gaixotasun profesional kasu gehien industria-sektorean gertatzen dira, gehienetan gizonezkoei gertatzen zaie. Emakumezkoen kasuanzerbitzu-sektorean izaten dira gaixotasun profesional gehien. Gaixotasun profesionalen %45 baino apur bat gehiago industria-sektorean gertatzen dira; horri segika eraikuntzan, zerbitzuetan eta gutxien lehen sektorean.

Horrez gain, Alonsok adierazi du Osalanetik 2017an aitortutako laneko minbizi kasuei jarraipena egiten jarraitu dutela, amianto arriskua izan duten langile fitxategiari jarraipena eginez, urtero 897 kasu gehitzen dira. Aldi berean, Industria Higiene Laborategian 2017an 2.439 analisi zehaztapen egin dira, 12 Prebentzio Zerbitzuetatik jasotako laginei dagozkienak. 170 kanpoko txosten, 10 barruko txosten eta 39 kalitate kontrol egin dira.

Hitzaldiari amaiera emateko, Osalaneko zuzendari nagusiak erakundearen 25. urteurrena ere aipatu du. Alberto Alonsok ekitaldi instituzionala egingodela aurreratu du, datarik zehaztu gabe baina Laneko Segurtasunerako Munduko Egunaren bueltan. Ekitaldi bat zeinetan erakunde honek duen historia posible bihurtu duten batzuk izango diren, OSALAN gaur egun dena ahalbidetu dutenak, nazioartean erreferente eta laneko segurtasun eta osasunean eredu.

OSALANek aurten esfortzu handia egin du Bienal de Máquina Herramientan leku nabarmena izateko. Bere hogeita hamargarren edizioa maiatzaren 28an eta ekainaren 1ean ospatuko da BECen. 100 metro karratuko stand batek sektorean dabiltzan langile gehiagori emango die hurbiltzeko aukera, 40.000 bisitari baino gehiago dituen azokan honetan.

Laneko segurtasun eta osasunerako Europako Astean, urrian, hainbat ekimen egongo dira OSALAN egiten ari den lana kalera ateratzeko asmoz. Ekitaldi programari amaiera emateko, azaroan izango da ospakizuna, Bilboko Euskalduna Jauregian Nazioarteko Kongresuan. Bertan, izen handiko profesionalak izango dira, laneko segurtasun eta osasunari lotutakoak. Beraz, ekitaldi bikaina izango da nazioartean arlo honetan dabiltzan agente guztiak elkartzeko.