Zero istripu bereizgarriak ematea

Ostirala, 2023ko ekainaren 30a.- Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutuak, “zero istripu-bereizgarriak” eman ditu gaur goizean Bilbon, langileak babestu dituzten eta lan-istripurik edo lanbide-gaixotasunik izan ez duten konpainientzat, euren prebentzio-lana aitortzeko.

Bereizgarri horiek urre, zilar eta brontzezko kategorietan sailkatzen dira, enpresetan ezbeharrik gabeko 15, 10 edo 5 urte metatzen diren arabera.

 

Fraternidad-Muprespako ordezkariek parte hartu dute ekitaldian, Iparraldeko lurralde-zuzendari José Ignacio Díaz Lucasekin batera, eta Osalaneko zuzendari nagusi Lourdes Íscarrek ere parte hartu du. Nabarmendu du horrelako errealitateek islatzen dutela laneko segurtasuna eta osasuna lortzea, laneko arriskuen prebentzioa sustatzea eta, azken batean, pertsona guztiek beren lana ingurune osasungarrian eta beren ongizatean laguntzeko duten eskubidea gizarte orok lortu behar dituen helburuak direla.

 

Ildo horretan, berretsi du arlo honetako bilakaera nagusia gizarteak, enpresek, prebentzio-zerbitzuek, gizarte-eragileek eta administrazioek estrategiak eta helburuak partekatzea eta lan- eta gizarte-agertokiaren aldaketek eragindako arrisku berriei etengabe aurre egiten eta lana pertsonen eta teknologiaren baldintza eta gaitasun berrietara egokitzen laguntzea izan dela.

“Laburbilduz, nire ustez, gero eta joera handiagoa dago ekintzak planifikatzeko eta gauzatzeko, pertsonak erdigunean kokatuz, langilearen adinaren, jatorriaren eta beste faktore batzuen arabera egon daitezkeen desberdintasunak sortzen dituzten gizarte-baldintzatzaileak kontuan hartuz, genero-ikuspegia Laneko Arriskuen Prebentzioan integratuz, bai eta laneko segurtasunean eta osasunean eragile guztien parte-hartzea ere, horiek baitira 2021-2026 Laneko Arriskuen Euskal Estrategiaren oinarriak. Eta behin eta berriz esan behar dut lan-arriskuaren prebentzioa enpresen balio gisa hartu behar dela enpresa-sare iraunkor, moderno eta lehiakor bat finkatzearen esparruan”, Lourdes Íscarrek ondorioztatu du.