Osalanen berdintasunerako jarduera garrantzitsuak 2021

Emakumeen Nazioarteko Egunean, Osalanek bere lehentasunezko konpromisoa berresten du laneko segurtasunean eta osasunean generoak duen eraginaren ezagutzan sakontzeko, ezagutza hori prebentzioko eta Osalaneko profesionalei eta herritarrei helarazteko eta ezagutza hori enpresen eta zailtasun bereziak dituzten lan-sektoreen prebentzio-jardunera eraman dezaketen materialen eta tresnen garapenean eragiteko. Horregatik, 2021ean, Osalanek:

Honako jarduketa hauek lehenesten ditu:

 

- Osalaneko langileei berdintasunari eta lan-osasunari buruzko prestakuntza ematea.

- Genero-ikuspegia txertatzea 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian.

- Diru-laguntzen eta kontratuen lagin batean berdintasun-klausulak sartzea.

- Emakunderekin lankidetzan aritzea baterako jarduerak garatzeko, besteak beste, sentsibilizazio-jarduerak (otsailaren 25ean Emakunderekin eta Lan Ikuskaritzarekin egindako jardunaldia, adibidez).

 

Gainera, Osalanek laneko arriskuen prebentzioaren kultura sustatzen du, genero-ikuspegia kontuan hartuta, eta laneko arriskuen prebentzioan eragiten duten genero-faktoreei buruzko azterlanari buruzko ondorioak argitaratu eta zabaltzen ditu eta laneko segurtasunari eta osasunari buruzko ezagutzak sortzen eta zabaltzen ditu genero-ikuspegiarekin. 

Azkenik, genero-ikuspegia pixkanaka txertatzen du laneko arriskuen prebentzioaren kudeaketan, eta hala eskatzen duten enpresei aholkularitza ematen die prebentzioaren kudeaketan txertatzeko jarraibideei buruz.

 

MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA