Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko prestakuntzari aplikatutako errealitate birtuala

Mikel Cearsolo, LUDUSeko CEOaren artikulua

Errealitate birtuala erritmo geldiezinean hazten ari da eta ez dago atzerako bueltarik. Paradigma aldaketa baten aurrean gaude, 1,5 trilioi dolar proiektatzen dituen eta 2030erako 23 milioi lanpostu sortuko dituen merkatuak eraginda.

Pandemiak, digitalizazioa enpresa txikian, ertainean eta handian eusten zituen dikeak hautsi ditu. Ez du aukerarik eman eta aldaketa-indarra sortu du errealitate berria inposatuz. Errealitate berri horretan eraginkortasuna ezinbestekoa da, espazioen erabilera mugatuta dago eta teknologia, derrigorrez erabili beharreko tresna bilakatu da.

Beste une historikoetan ez bezala, aldaketa hori ez da gertatu sektore jakin batean; hau da, ez da bultzatzaile gisa  prozesuak heldu eta ekoizpen-sareko beste maila batzuetara iragazi dituen sektore zehatz baten gertatu. Aldaketa globala izan da, sektore anitzekoa, eta erakundeek eta, jakina, herritarrek eta administrazio publikoek ere aldaketa horren  eragina  jasan dute.

Errealitate hedatuko teknologien eremuan, errealitate birtuala segmentu aurreratuenetako bat da, eta ezinbesteko balioa ematen du laneko arriskuen prestakuntzan eta prebentzioan.

Teknologia horrek, gure ingurunea, inguratzen gaituen guztia, digitalki sortutako beste ingurune batez ordezkatzea ahalbidetzen digu, eta oso sentsazio errealista sortzen du, non bizitza errealean birsortu ezin diren egoerak eta arriskuak irudika daitezkeen.

Enpresa guztiek behartuta daude prozesu eta arrisku horiek hobetzera, langileen laneko istripurik eta gaixotasun profesionalik ez gertatzeko, horiek langilearen bizi kalitatean eragina izan dezaketelako  eta gainera, kostu ekonomikoak sortu ditzaketelako.  

2020ko PWCren ikerlanaren arabera, errealitate birtualeko prestakuntza, azeleragailu argia da langileen entrenamenduan.

Ikerlanak frogatzen duenez,  errealitate birtualarekin trebatutako erabiltzaileak:

-  gela baten baino 4 aldiz arinago trebatu ziren.

- %275 seguruagoak ziren prestakuntzan ikasitako trebetasunak aplikatzerakoan.

- edukiarekin zeukaten  lotura emozionala, ikasgela tradizional batean trebatutako ikasleek zeukatena  baino 3,75 aldiz handiagoa zen.

- e-learning trebakutzan  baino 4 aldiz zentratuago zeuden.

Microsoft, Oculus (Facebook), HTC Vive, HP, Sony, Lenovo, … gero eta gehiago dira dirutza handiak inbertitzen dituzten multinazionalak  gailu horien fabrikazioan erreferente izateko. Tresna horiek gero eta merkeagoak dira, eta duela zenbait urte pentsaezinak ziren funtzionalitateak eta kalitateak dituzte.

Mundu osoan ere,  enpresa asko softwarea garatzen ari dira  eremu askotako beharrak asetzeko. Belgikako Omconfort enpresak adibidez,  software bat garatu du pazienteen mina eta antsietatea prozedura medikoetan eta prozedura medikoen ondoren murrizteko. Terapia digital iraultzaile horrek errealitate birtualaren bidez,  hipnoterapia klinikoa eta teknika terapeutiko integratzaileak konbinatzen ditu. 

Edo, Amerikako Spatial-ek,  esaterako, telelana errealitate birtualarekin irauli nahi du %100 interaktiboa den plataforma baten bidez, eta pertsonen irudikapena hologramen bidez.

Segurtasun eta osasun prestakuntzaren arloan, bulego nagusiak Bilbon dauzkan Ludus daukagu. Ludus Globalek munduko lehen plataforma garatu du, segurtasun eta osasun prestakuntza errealitate birtualekin egiteko.

Plataformak dagoeneko, 50 bezero baino gehiago ditu 15 herrialdetan baino gehiagotan, eta arriskuen prebentziorako, zubi-garabiaren erabilerako, suteak itzaltzeko edo bihotz-birikiak bizkortzeko produktuak ditu, besteak beste

Beste gai garrantzitsu bat da digitalizazioa dela eta lanbide berriak sortzen ari direla eta lan merkatuak ezin diela erantzunik eman oso erritmo azkarrean agertzen ari direlako. Horregatik, ezinbestekoa da upskilling-a eta reskilling-a bultzatzea. Lehenengoa, langilea gaitasun berrietan trebatzea da, eta bigarrena, berriz, langilea lanpostu berri batean birziklatzea.

Estrategia biak ezinbestekoak dira aro digital berri honetan. Izan ere, eta errealitate birtualeko prestakuntzara itzuliz, enpresa askok upskilling edo reskilling-a aplikatu dute arlo horretan. Errealitate birtualean adituak bihurtu diren trebatzaileak edo arriskuak prebenitzeko teknikariak dira.  Dudarik gabe, gaur egun asko eskatzen den profila eta beren garapen profesionala hobetzeko aukera argia, konpainian bereizi eta hazi ahal izateko.

Laburbilduz, errealitate birtuala beste tresna bat da eta izango da, gaur egun enpresetako prestakuntza nabarmen hobetzen duen ordenagailua edo PowerPoint aurkezpen bat den bezala. Eta, jakina, segurtasuna eta osasuna hobetzen eta zero istripu lortzen laguntzen du; hau da; ongizate pertsonal osoa.