Minbiziaren arrisku-faktoreen eraginpean egoteari buruzko EU-OSHAren inkesta

Agentziak aurreikusten du  azterlan hau  2021ean eta 2022an garatzea, lehen emaitzak 2023an argitaratzea eta lehen ebaluaketa 2024an egitea

 

 

Urtearen erdialdean, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak (EU-OSHA) langileek minbiziaren arrisku-faktoreen aurrean duten esposizioari buruzko inkesta bat prestatzen hasi zen, beren identifikazioa hobeto egiteko.

Lehen hilabete hauetan, Agentziak iragarri du  lehen urratsak ematen ari dela diseinu metodologikoa egiteko eta Australian egindako antzeko inkesta bat europar testuingurura egokitzeko.  2021ean eta 2022an azterlana garatu, probatu eta lekuan bertan gauzatuko du. 2023an lehen emaitzak argitaratzea eta 2024an ebaluaketa egitea aurreikusten du. 

Minbizia laneko osasuneko arazo handienetako bat da. Kalkulatzen da EBn eta beste herrialde aurreratuetan, lanarekin zerikusia daukaten heriotzen %53aren arrazoia dela. 2016ko kartzinogenoen gaineko jarraipen-orriaren arabera, EBn urtero 120.000 lan-minbizi inguru izaten dira lanean kartzinogenoen eraginpean egotearen ondorioz, eta horiek urtean, 80.000 heriotza eragiten dute. Gaixotasunak hainbat arrazoi izan dezake. Funtsezkoa da lantokietan arrisku-faktoreen eraginpean egoteari buruzko datu fidagarriak izatea, bai langileen segurtasuna eta osasuna zaintzeko, bai ekonomia eraginkorra eta jasangarria mantzentzeko.

Europako Batasunean, lantokietan arrisku-faktoreen eraginpean egoteari buruzko datu harmonizatuak eta konparagarriak falta dira. Gabezia hori, oso identifikatua, Kartzinogenoei eta Mutagenoei buruzko Zuzentarauaren berrikuspenean eta laneko osasunari eta segurtasunari buruzko EBko legeria eta politikak modernizatzeari buruzko Europako Batzordearen Komunikazioan islatzen da (2017).

Neurriak datu egiaztatuekin

Inkestak, Europako lan-osasuneko arazo handi horri buruzko informazio falta hori bete nahi du. Horretarako, esposizio-egoera ohikoenak aztertuko ditu, bai eta minbizi-arriskuko zenbait faktoreren eraginpean dauden langileen kopurua eta ezaugarriak ere, hala nola, amiantoa, bentzenoa, kromoa, ihes-gasa, nikela, silize-hautsa, UV erradiazioa eta zur-hautsa.

2017an EU-OSHAk, inkesta baten bideragarritasun-azterketa amaitu zuen. Aipatutako inkestaren helburua zen langileen kartzinogenoekiko esposizioak ebaluatzea, Australiako Lantokiko Erakusketen Azterketan (AWES) oinarrituta. Europako ekimenak eredu australiarrari jarraituko dio eta web aplikazio bat erabiliko du langileen zereginetan oinarritutako erakusketak ebaluatzeko. Hasiera batean, EBko sei estatu kidetan egingo da: Alemania, Irlanda, Espainia, Frantzia, Hungaria eta Finlandia. Herrialde horietan, EU-OSHA harremanetan jarriko da langile-kopuru adierazgarri batekin, bere lanari buruzko telefono-elkarrizketa bat egiteko. Laginen tamainuak (3.000 bat inguru herrialde bakoitzeko), emaitzen azterketa zehatza egitea ahalbidetuko du.