Taillera: genero ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan eta ergonomia

  (Blanca Usoz doktoreak utzitako argazkia)

 

Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak "genero-ikuspegia eta ergonomia" izeneko tailerra inauguratu du gaur goizean. Osalanek, Laneko Medikuntzaren Euskal Elkarteak eta Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiak antolatu dute, Bidebarrietako Liburutegian. 

Generoaren eragina kontuan hartuko duen prebentziozko kudeaketan aurrera egiteko Osalanek emandako gomendioen artean dago generoari eta laneko osasunari buruz sentsibilizatzea eta prestatzea. Asmo horrekin antolatu dute bilkura hau.

Zuzendari nagusiak esan duenez, Osalanen proiektu estrategikoetako bat da laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia lantzea. "Gure ahalegina Osalaneko arlo guztiek genero ikuspegiarekin lan egitea da", esan du Alonsok.

Bestalde, aukera hau baliatu nahi izan du Akademiak, Medikuntza Elkarteak eta Osalanek 2014an Prestakuntza Plana abian jarri zutenetik izan duten lankidetza-maila bikaina nabarmentzeko. Plan hori interes handiz hartu da, datuek erakusten dutenez, 70 ikastaro baino gehiago egin baitira, 3.000 parte-hartzaile baino gehiagorekin.

2019ko azaroaen 27an Osalanek egindako prentsa oharra (pdf, 627 KB) (leiho berri batean irekitzen da)