FUNPRLeko gerenteak Osalan bisitatu du

Barakaldo, 2019ko urriaren 10a.- Gregorio Tudela, Laneko Arriskuen Prebentziorako Estatuko Fundazioko gerentea Osalanen zerbitzu zentraletan izan da gaur goizean, eta bilera bat egin du Jon Azkue Osalaneko Kontseilu Nagusiko presidentearekin eta Alberto Alonso Erakundeko zuzendari nagusiarekin.

OSALANek lankidetza hurbil eta arina du Fundazioarekin, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren babespean dagoena eta, administrazio publikoen eta enpresaburuen eta langileen ordezkaritza-erakundeen partaidetzarekin lan egiten duena, eta haren helburu nagusia da laneko segurtasun- eta osasun-baldintzak hobetzea, eta jarduera egokiak sustatzea, batez ere enpresa txiki eta ertainetan, informazioa, laguntza teknikoa, prestakuntza eta Prebentzioari buruzko araudiaren bidez.

2019ko urriaren 10ean Osalanek egindako prentsa oharra (pdf, 192KB) (leiho berri batean irekitzen da)