Prebentzioko baliabidea

2003aren amaieran, Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legea (LAPL) aldatzen duen 54/2003 Legea argitaratzearekin, lan-munduan figura berri bat agertu zen: «prebentziorako baliabidea». Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 32 bis artikuluko 1. atalak, prebentziorako baliabideen presentzia arautzen du, baliabide horien antolaketa-modalitatea edozein dela ere (Prebentzio Zerbitzuen Arautegiaren 22 bis artikuluko 1. atala)

32 bis artikuluko 2. atalean apartado 2 del artículo 32 bis de la LPRL, enpresaburuek presentzia eman ahal izango dieten prebentziorako baliabideak zehazten ditu. Enpresako langile bat edo batzuk ere izan daitezke, enpresak hartutako modalitatea osatu gabe, 32 bis artikuluko 4. atalaren arabera.

Prebentziorako baliabideek prestakuntza izango dute prebentzioan, gutxienez oinarrizko mailakoa.

Prebentziorako baliabidearen helburu nagusiak dira:

  • Laneko ezbehar-tasari aurre egitea.
  • Prebentzioaren benetako kultura bat sustatzea.
  • Prebentzioa enpresan txertatzea.
  • Araudia betetzearen kontrola hobetzea.

Prebentzio Zerbitzuen Arautegiaren 22 bis artikuluko 4. atalaren arabera, prebentziorako baliabideen presentziaren helburua prebentzio-jarduerak betetzen direla jagotea da.

Zaintza horren ondorioz prebentziorako baliabideak akatsak edo ez-betetzeak nabaritzen baditu prebentzioko jardueretan, Prebentzio Zerbitzuen Arautegiaren 22 bis artikuluko 5 eta 6 ataletan, ezarritakoaren arabera jokatuko du, garrantzitsuenetarikoa enpresaburuari jakinaraztea.

Laneko Arriskuen Prebentzioko Legeak adierazten duenez, prebentziorako baliabideek lantokian egon behar dute beren presentzia eskatzen duen egoerak irauten duen denbora guztian, 32 bis artikuluko 3 atalean adierazten den moduan.

Eraikuntza-lanen kasuan, segurtasun- eta osasun-planean jasota dauden neurriak betetzen direla jagotea eta horien eraginkortasuna egiaztatzea da prebentziorako baliabideen presentziaren helburua. Prebentziorako baliabidearen manuzko presentzia kontratista bakoitzari aplikatuko zaio, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriaren arabera.

Eraikuntza Lanen 1627/1997 Errege Dekretuan, eraikuntza lanetan prebentziorako baliabideen presentzia beharrezkoa dela, zein funtziorekin, zer egiteko eta abar ezartzen da.