Osalanen arreta eta kontsultei buruzko informazioa

Ekainaren 8tik aurrera, Osalanaren bulegoek berriz ere jendeari arreta eskainiko diote.

Bulegoak berriz irekitzeko, herritarren eta Osalaneko langileen osasuna babesteko neurriak ezarriko dira.

Webgunearen eta telefono bidezko arreta-zerbitzuaren erabilera sustatzen jarraitzen dugu, etxetik egin daitezkeen izapide guztiak egiteko.

Aldez aurretik hitzordua hartzeko eskatu behar duzu telefono honetan:

944 032190

Arreta telefonikoaren ordutegia: 09:00etatik 14:00ak arte

Kontsulta teknikoak  

Eskabide bat edo inprimaki normalizaturik edo izapidetze elektronikorik ez duen beste dokumenturen bat aurkezteko, inprimaki hau erabil dezakezu: 

Oharra: Inprimakia bete eta bidali aurretik, eskatzaileak ziurtatu behar du ea eskaerak inprimaki espezifikorik duen eta Interneten bidez egin daitekeen (tramiteen bilatzailea). Prozedura elektroniko espezifiko bat edo formulario normalizatu bat badago, eskatzailearen erregistroa BAZTERTU egingo da.

Formulario honetan sartzeko identifikazio elektroniko bide bat beharko duzu