Langile autonomoentzako proiektua

Osalanek abian jarri du langile autonomoen prebentzio-kultura hobetzeko proiektu bat. Horrek, zalantzarik gabe, lan-baldintza seguruenak eta osasungarrienak zeintzuk izan behar duten hobeto ezagutzea ekarriko du, eta, horrela, herritar autonomoen osasuna hobetzea.

Proiektu hori langile autonomoen elkarte nagusien bidez jarriko da abian: ABAT, UPTA eta AVA – ATA.

Lehenik eta behin, laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza eta informazioa eman nahi zaie lehenik eta behin beren lankideen zalantzei erantzun diezaieketen langileei.

Gainera, elkarteek beraiek prebentzioaren kultura hori beste elkarte txikiago batzuetara zabaldu nahi dute: ostalaritzara, merkatarienera, etab.

Helburua:

Prebentzio-kultura zabaltzea langile autonomoei.


Irismena:

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langile autonomo guztiak.


Metodologia:

3 jardun-bide jarraitu nahi dira:

- Laneko arriskuen prebentzioaren arloko kultura zabaltzea (LAP).
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza.


Jarduerak:

Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia: empresa-jardueren koordinazioa. On-line.

Langile autonomei zuzendutako informazio-hitzaldia: zer jakin behar dut laneko arriskuen prebentzioari buruz? On-line.

Autonomoentzako LAP fitxak (laster)

Nola ezarri laneko arriskuen prebentzioa?

  • Beren ardurapean langilerik ez duten autonomoak. Kasu honetan, ez dugu Laneko Arriskuen Prebentzioaz arduratuko den erakunderik eduki beharrik, ez eta arriskuen ebaluaziorik edo arriskuen prebentziorako planik ere.

  • Beren ardurapeko langilerik ez duten baina enpresa-jardueren koordinazioari buruzko araudiaren eraginpean dauden autonomoak. Kasu honetan, beren jarduerek edo ekipoek lankidetzan aritzen diren beste enpresetako langileei dakarzkien arriskuei buruzko informazioa eman behar da. Kasu horietan Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzeko moduari buruzko informazio gehiago jaso dezakezu hemen.

  • Autonomoak eta beren kargura dauden langileak. Kasu horretan, laneko arriskuen prebentzioa ezarri behar badugu, autonomo horiek enpresaburuaren betebeharrak izango dituzte lan-merkatua arautzen duen araudian. Hamar langile arteko enpresetan, enpresaburua prebentzioa antolatzeaz arduratu ahal izango da, baldin eta bere jarduera lantokian modu sohikoan garatzen badu eta beharrezko gaitasuna badu, enpresaren arriskuen arabera. Kasu horietan Laneko Arriskuen Prebentzioa kudeatzeko moduari buruzko informazio gehiago jaso dezakezu hemen.