Prebentzio-zerbitzuentzako osasun-baimenak
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea da, Laneko Osasun Unitatearen bitartez, prebentzio-zerbitzuei buruzko nahitaezko txostenak eta erabakiak emateko eskumena duen organoa, osasun-agintaritza den aldetik.
Osasun-zerbitzuak, osasun-langileak, osasun-jarduerak azpikontratatzea eta kanpoko, bertako eta mankomunatutako prebentzio-zerbitzuen arteko lankidetza-akordioak baimentzeko eta horien funtzionamendua aldatzeko, berritzeko eta bertan behera uzteko prozesuei buruzko eskaera egiteko, inprimaki hauek erabili behar dira:
- Osasun-zaintzan baimena emateko eskabidea (pdf, 1,73 MB)
- Ordutegi-bateraezintasunik edo lan-bateraezintasunik ez izatearen banakako aitorpenaren formularioa: I. Prebentzio-zerbitzu propioetarako, mankomunatuetarako eta osasunaren zaintzan langile bat izendatuta duten enpresetarako (pdf, 1.63 MB)
- Ordutegi-bateraezintasunik edo lan-bateraezintasunik ez izatearen banakako aitorpenaren formularioa: II. Eranskina. Kanpoko prebentzio-zerbitzuentzat (pdf, 1,63 MB)
- Kargu-uzteagatik edo altagatik osasun-langileak aldatzeko formularioa (pdf, 1,72 MB)
- Mediku langileen lan-ordutegiaren formularioa (pdf, 1.32 MB)
- Erizain langileen lan-ordutegiaren formularioa (pdf, 1,32 MB)
- Osasunaren zainketarekiko prebentzio zerbitzuetarako formularioa (xls, 53 KB)
- Lankidetza-hitzarmenetan sartzen diren enpresa eta lan-zentroen formularioa (pdf, 1,32 MB)
Osalanek ematen dituen funtzionamendu-baimenek 5 urteko balioa dute, eta epe hori baino lehen baimen horri eragiten dioten aldaketak gertatzen badira, baimen horiek Lan Osasuneko Unitateari jakinarazi behar zaizkio, baimena eman dezan.
Bestalde, 306/1999 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, prebentzio-zerbitzuek jarduera osoa edo osasun-jarduera bertan behera utzi nahi badute, gutxienez 3 hilabete lehenago jakinarazi beharko diote Osalaneko Lan Osasuneko Unitateari, eta, horrekin batera, enpresetan eta tutoretzapeko langileen osasun-arreta bermatzeko eta horiei buruz dagoen informazioa zaintzeko hartu beharreko neurriak erantsi beharko dituzte, osasun-zerbitzua jardunean egon den bitartean sortutako informazioa kontserbatzeko prozedura deskribatzen duen memoria baten bidez, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Osalanek, gainera, Prebentzio Zerbitzuen egiturari, funtzionamenduari edo osasun-jarduerei buruzko salaketei erantzuten die, bai eta beste agintaritza batzuek beren eskumeneko eremuetan egindako eskaerei ere.
Baimenean deklaratu ez den edozein osasun-jarduera, bereziki osasun-jarduerak emateko SPAren arteko lankidetza-akordioetatik eta SPP edo SPM batek SPA batekin osasuna zaintzeko jarduerak azpikontratatzetik eratorritakoak, jarduera horiek hasi aurretik baimendu behar dira.
Araudi erregulatzailea
Osasun-zentro guztiak instalatzeko eta jardunean jartzeko, aldez aurreko administrazio-baimena behar da. Betebehar horrek eta osasun-establezimenduek bete beharreko gutxieneko irizpide eta bermeek hainbat arau dituzte oinarri, besteak beste:
- Ley 14/1986, General de Sanidad, 29.1 art.
- Ley 16/2003, de Cohesión y Calidad del Sistema Nacional de Salud, 27.3 art.
- Ley 31/1995, de 8 de noviembre, de Prevención de Riesgos Laborales, 31.5 art.
- Ley 8/1997, de 26 de junio, de Ordenación sanitaria de Euskadi, 29 art.
- Decreto 31/2006, de autorización de los centros, servicios y establecimientos sanitarios, 2.3 art.
Osalaneko Lan Osasuneko Unitateak prebentzio-zerbitzuen osasun-sistemak baimentzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko egiten dituen lanak indarrean dagoen araudian oinarritzen dira:
- Ley 16/2003, de Cohesión y Calidad del Sistema Nacional de Salud, 6 art.
- Real Decreto 843/2011, por el que se establecen los criterios básicos sobre la organización de recursos para desarrollar la actividad sanitaria de los servicios de prevención, 11 art.
- Decreto 306/1999 por el que se regulan las actuaciones sanitarias de los servicios de prevención en la Comunidad Autónoma de Euskadi, 4 eta 18 art.
- Ley 7/1993 de creación de Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales, 11 art.
- Decreto 191/2002, de 30 de julio, por el que se aprueba el Reglamento de estructura y funcionamiento de Osalan-Instituto Vasco de Seguridad y Salud Laborales, 22 art.
Azken aldaketako data: