Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko gida, etxeko zerbitzurako langileentzat

Etxeko langileak hartu ditugu oinarri moduan. Langile horiek izaten dituzten arrisku ohikoenak zehaztu ditugu eta prebentzio-aholkuak eman dizkiegu bai enplegatuei baita enplegatzaileei ere. Elkarlanean egin du OSALANek lan hori; etxeko langileen sindikatuek eta elkarteek egindako ekarpenak kontuan hartu ditu, ezagutza sortu du eta toki bakoitzean egokiena izan den aukeraz ikasten ahalegindu da, ezagutza hori zabaltzeko eta lan-jardueraren egunerokoan aplikatzeko.

Laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko gida, etxeko zerbitzurako langileentzat
 
Argitalpena
2019
Argitalpen-zenbakia
1
Egilea(k)
Sustatzailea OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Argitaratzailea OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Hizkuntza(k)
Euskera, Espaol
ISBN
BI-1025/2019
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Gaiak
Laneko arriskuen prebentzioa, etxeko langileak

Deskribapena

Nire Sailean laneko segurtasunak eta osasunak erabateko garrantzia dute. Izan ere, Saila gogor dabil lanean itzulerarik ez duen bide bat antolatzen: gure lurraldean laneko baldintzak etengabe hobetzen, alegia. Eta helburu hori betetzeko asmoz, hausnarketa iraunkorra egiten dugu, gure ustez Laneko Arriskuen Prebentzioak eta Laneko Osasunak izan behar duten horretara bideratuz gure ahaleginak.

OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Erakundearen helburu nagusietako bat da laneko arriskuei aurrea hartu ahal zaielaz kontzientziatzea gizartea; funtsezkoa da arriskuak daudela jakitea, eta arrisku horiek identifikatzeko, neurtzeko eta horiei lehentasuna emateko gai izan behar gara gero egokiak diren prebentzio-ekintzak diseinatu eta ezarri ahal izateko.

Oraingoan etxeko langileak hartu ditugu oinarri moduan. Langile horiek izaten dituzten arrisku ohikoenak zehaztu ditugu eta prebentzio-aholkuak eman dizkiegu bai enplegatuei baita enplegatzaileei ere. Elkarlanean egin du OSALANek lan hori; etxeko langileen sindikatuek eta elkarteek egindako ekarpenak kontuan hartu ditu, ezagutza sortu du eta toki bakoitzean egokiena izan den aukeraz ikasten ahalegindu da, ezagutza hori zabaltzeko eta lan-jardueraren egunerokoan aplikatzeko.

Azken batean, hasierako bultzada eman da, etxeko langileen lan-arriskuei aurrea hartzeko jarduerak bete daitezen; baina, alderdien ekarpenari esker, jarduera horiek osatzen eta hobetzen joateko asmoa daukagu, aholkularitza tekniko onena eman nahi diegulako, langile horiek une bakoitzean dituzten beharrizanei erantzun ahal izateko.

2019ko ekaina

María Jesús San José López

Lan eta Justiziako sailburua

XI. Legealdia