Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: aplikazio praktikorako fitxak

Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: aplikazio praktikorako fitxak
 
Argitalpena
2023
Argitalpen-zenbakia
2
Egilea(k)
Álvarez Cid, Mª Victoria (Osalan)
Arteaga Alonso, César (Osalan)
Mogilnicki Garbizu, Sergio (Osalan)
Uranga Barronea, Fernando (Osalan)
Hizkuntza(k)
Euskara, Gaztelania
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

«Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida: Aplikazio praktikorako fitxak» dokumentu berriak 22 fitxa independente ditu. Fitxa horiek egin beharreko eragiketetan hartu beharreko prebentzio-neurriei buruzko informazio didaktikoa langileei emateko balio dezakete, bai eta enpresetan jarduera horien ardura dutenek egin eta gainbegiratu beharreko prebentzio-jardun nagusiak ezagutzeko ere.

Fitxa horiek egiteko, Osalanekin lankidetzan aritu dira sektorean laneko arriskuen prebentzioa ezagutzen duten erakundeetako ordezkariak, Euskadipreben2025 Estrategiaren esparruan sortutako nekazaritzako eta abeltzaintzako lantaldearen bidez (Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala 2019-2025-Euskadi Preben–E-PREBEN). Lantalde horretan Osalanek inportantzia handia du. Talde horren ekarpenak oso baliotsuak izan dira dokumentu erabilgarri eta praktiko bat lortzeko, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien inplikazio eta ahaleginagatik.

Informazio gehiago