Jabeen erkidegoetako obren prebentziozko kudeaketa

OSALANek lantzen dituen jarduera-arloetako bat laneko arriskuen prebentzioaren inguruko ezagutza sortu eta zabaltzea da, ikastaroak, argitalpenak eta formakuntza-ekitaldiak garatuz. Ekimen horiek sektore desberdinetan prebentzio-jardueraren kalitatea hobetzea dute helburu.

Esku artean duzun argitalpen honen sorrera Jabeen Erkidegoek, agente sustatzaile ez profesionalak izanik, bultzatzen dituzten eraikuntza-lanetan laneko segurtasunari eta osasunari dagozkion gaiak artatu behar izanean datza. Argitalpen honen helburua da sustatzaileei, eta horiekin batera prozesuan parte hartzen duten agente profesionalei, prebentzio-araudi konplexua betetzeko egitekoak erraztea, eraikuntza prozesuan zehar prebentziozko kudeaketa eraginkorra lor dadin. Agente guzti hauek (sustatzaileak, finken administratzaileak, teknikoak, kontratistak…) prozesuaren segurtasun eta osasunarekin zerikusia dute, hasieratik amaiera arte, prebentzio-egitura egokiaren mantenua bermatu nahirik.

Jabeen erkidegoetako obren prebentziozko kudeaketa (pdf, 2,28 MB)