Enpresetan mendekotasunen prebentziorako planak ezartzeko gidaliburua

Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortu zuen legearen 4. artikuluak Osalani esleitutako zereginetako bat «lan-arloko drogamenpekotasunak zaintzea» da, «sorgorgarriek, bai eta alkoholak eta tabakoak ere, laneko segurtasun eta osasunean duten eraginari buruzko azterlan eta txostenak eginez».

Dela kontsumoa noizbehinkakoa, dela errepikatua, mendekotasunek hainbat ondorio sor dezakete lan-munduan: lan-istripuen kopurua handitzea, absentismo-tasa handitzea, baja-kopurua areagotzea, gaixotasun-bajak luzatzea, bai laneko gaixotasunen eta baita gaixotasun arrunten kasuan ere, etab. Ondoriook kontsumoaren mende dauden pertsonekin lotzen badira ere, haien kontsumoak beste pertsonen, instalazioen eta erakundearen beraren gain ere eragin dezake. Horregatik, garrantzitsua da lan-munduan mendekotasunen gain eragitea: dauden mendekotasunak murriztea edo ezabatzea eta mendekotasun berrien agerpenari aurrea hartzea.

Gidaliburuxka honen bidez, mendekotasunek eragindako arriskuak eta mendekotasun-ohiturak prebenitzearen garrantzia nabarmendu nahi da. Orobat, asmoa da enpresetan mendekotasunei aurrea hartzeko planak errazago ezarri ahal izatea eta tarteko eragile guztiek —enpresak, langileek, langileen ordezkariek eta prebentziozerbitzuaren esparru desberdinetako arduradunek— partekatutako erantzukizunak argitzen laguntzea.

Horretarako, koordinazio-ikuspuntu zabal batetik heldu beharko zaio arazoari, hari aurrea hartzea dela helburu, eta aintzat hartu beharko dira betekizunak, indarreko araudia eta tarteko pertsonal osoaren adostasuna. Halaber, auziari arduraz eta kontu handiz ekin beharko zaio, aldez aurretik gai honen zailtasunez oharturik eta lantoki bakoitzaren errealitate konkretuari egokituz.

Enpresetan mendekotasunen prebentziorako planak ezartzeko gidaliburua (pdf, 2.55 MB)