Altuerako lanetako segurtasuna (2007)

Argitalpena
2007
Egilea(k)
Javier Gracia Martí­nez, Iñigo Altube Basterretxea

Deskribapena

liburu azalaLan-absentismo, heriotza eta lesio atzeraezinen lehen eragile izaten jarraitzen dute maila batetik bestera erorita gertatzen diren istripuek. Zorutik 2 metro baino goragoko altueretan, itxuraz egonkorrak eta seguruak diren azaleretan, egiten dira lan ugari, baina horietan hutsegite txiki batek oso ondorio larriak izan ditzake.
Azken hamarkadan, izugarri garatu dira altuerako lanetan egiten diren lanek duten arriskuei aurrea hartzeko teknikak eta material bereziak. Gaur egun, norberaren babeserako zein babes kolektiborako nahikoa ekipo-mota dago merkatuan, eta horiei esker, segurtasunez jardun daitezke langileak ia ohiko egoera-lan guztietan.
Segurtasunari buruzko informazioa eta prestakuntza, istripuei aurrea hartzeko estrategia oinarri izan behar duen oinarrizko kate-maila da. Langileak berak jakin behar du arriskuen berri, eta beraz, bere burua babesteko metodorik egokienak ezagutu. Nolanahi ere, hori ez da nahikoa, egunero erabili eta egiten duen lanean sistematikoki ezarri behar ditu. Hori lortzea errazena omen da, askotan, tamalez hain ezaguna den 'hau honela egin da beti eta ez da inoiz ezer gertatu' esaldian oinarritutako ohiturarekin amaitu behar bada. Langileei altuerako lanetan segurtasunez aritzeko beharrezkoak diren teknikak ezagutaraztea eta, teknika hauek ohiko lanaldian txertatzea ahalbidetuko duen jarrera-aldaketa aldatzen laguntzea da IFPRL institutuaren xedea.
ABISU LEGALA: Lan Arriskuen Heziketa Praktikoaren Institutuak (IFPRL) laga du gida hau kontsulta-tresna gisa, eta, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 43. artikuluan xedatutakoarekin bat, debekatuta dago beste helburu batzuetarako erabiltzea.