Laneko segurtasunari eta osasunari buruzko datuen informazio-sistema: Datuen Gutxieneko Multzoa (DGM)

 

 

 

 

Osalanek laneko segurtasunari eta osasunari buruzko datuen informazio-sistema (Datuen Gutxieneko Multzoa) abiatu du, eta honako datu hauek jakitea da horren xedea:

  • Langileen osasun-egoera.
  • Arrisku-agente nagusiekiko esposizioaren banaketa.

Informazio-sistema honen funtsezko xedeetako bat biztanleria aktiboaren osasun-maila lan-baldintzak hobetuz areagotzea da.

Xede horretarako sortu den aplikazio informatikoaren bidez, prebentzio-zerbitzuek honako hauen berri emango diote Osalani:

  • Arrisku-agente nagusiekiko esposizioak.
  • Osasunerako kalteak, honako hauek hartuta halakotzat:

     - Laneko gaixotasuna dagoelako susmoa.
     - Lanarekin zerikusia daukaten baina laneko gaixotasunen taula ofizialean sartuta ez dauden bestelako gaixotasunak.

Lanaren ondoriozko osasun-arazoen intzidentzia eta laneko arriskuen faktore eta agente nagusien banaketa zein diren jakinik, esposizioen nahiz biztanleria aktiboaren osasunaren gaineko ondorioen joera eta bilakaera ebaluatu ahalko dira.

         

Dokumentu hauek erantsi ditugu, lagungarriak izan daitezen: