Laneko arriskuen prebentziorako osasuna zaintzeko oinarrizko orientazio-gida eta gida orokorra aurkezteko jardunaldiaren txostenak, argazkiak, bideoak eta laburpena

Orientazio-gida oinarrizkoa eta orokorra aurkeztea.

Osasunaren zaintza, laneko arriskuen prebentziorako.

Asteartea, 2021eko martxoak 16

Langileen osasuna zaintzearen xede nagusia da hobeto ulertzea zer eragin duen lanak osasunean, lan-baldintzak hobetu ahal izateko. Zaintze horrek aukera eman behar du ahalik lasterren identifikatzeko zer eragin kaltegarri dituen lanak ongizate fisiko, mental eta sozialean, osasun-kaltea ez dadin gero eta handiagoa izan. Hori lortzeko, ez du denbora-etenik izan behar, eta luzaroan egin behar da arriskua duen langilearen jarraipena, eta lan-baldintzak prebenitu eta hobetzeko plan eta programetan txertatu.

Prebentzio-zerbitzuen jarduera sanitarioa garatzeko baliabideak antolatzeko oinarrizko irizpideak ezartzen dituen ekainaren 17ko 843/2011 Errege-Dekretuak, 11. artikuluan, xedatzen du Osasungintza Ministerioak, autonomia-erkidegoekin koordinatuta, eta zientzia-elkarteei eta gizarte-eragileei entzun ondoren, Lan-arriskuak prebenitzeko langileen osasunaren zaintza-jardueren orientazio gida oinarrizkoa eta orokorra egin eta eguneratuta izango duela. Gidak barruan hartuko ditu lan-arriskuen prebentziorako arlo sanitarioan kalitateko jardunbide profesional ona izateko irizpideak.

Adostasun zabala dago langileen osasunaren zaintzak dituen helburuez; batzuk indibidualak dira —hau da, langile bakoitzarentzakoak— eta batez ere osasunerako kalteen detekzio goiztiarrera bideratuak, eta beste batzuk kolektiboak, eta zerikusi handiagoa dute prebentzio neurrien eraginkortasunaren jarraipenarekin eta jarduketak lehenestearekin.

Gidak langileen osasunaren zaintzari buruzko definizioak, irizpideak eta printzipio orokorrak jasotzen ditu laneko arriskuen prebentzioari begira.

-   Legezko agindu batzuk praktikan duten interpretazioa eta aplikazioa; besteak beste, osasun-azterketen derrigortasuna edo borondatezkotasuna; bahetze-jarduerak; osasuna zaintzeari buruzko dokumentazioa egitea, lekualdatzea, gordetzea eta zaintzea; gaitasuna baloratzea; langilearen osasunari buruzko datuen eta ikerketa-beharren konfidentzialtasuna; osasunaren zaintza kolektiboa; gaixotasun profesionalaren susmoaren jakinarazpena; eta zaintza postokupazionala.

-   Enpresan osasuna zaintzeko programa eratzeko prozesua, prebentzio-zerbitzuek jardunbide oneko gida izan dezaten.

-   Arlo horretan diharduten eragileek egin beharreko jarduerak: Estatuko eta autonomia-erkidegoetako osasungintza-administrazioek, prebentzio-zerbitzuek, enpresariek, langileek eta prebentzio-ordezkariek. Eta horren ondoriozko jardueren koordinazioa.

Era berean, langileen osasunaren zaintzaren praktikari dagozkion printzipio etikoei buruzko LANEren eta ICOHren bi argitalpen jaso dira eranskinetan, lagungarriak izan baitaitezke gida honetako kontzeptu batzuk ulertu eta zabaltzeko.

Horretaz guztiaz hitz egin zuten hizlariek Laneko Arriskuen Prebentziorako Osasuna Zaintzeko Gida aurkeztean.

Orientazio-gida oinarrizkoa eta orokorra aurkeztea.

Osasunaren zaintza, laneko arriskuen prebentziorako.

2021eko martxoaren 16an

 

"Guía básica y general de orientación de la Vigilancia de la Salud"  (pdf, 1,53 MB)

Montserrat García Gómez, Osasuneko Zuzendaritza Nagusiko Laneko Osasunaren Arloko burua Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren publikoa .

"Vigilancia individual, valoración y comunicación de resultados" (pdf, 2,46 MB)

Aitor Gisasola Yeregi, Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateko arduraduna.

"Vigilancia colectiva de la salud " (pdf, 1,90 MB)

Leire Ibañez Vallejo, Osalaneko Laneko Osasunaren Unitateko epidemiologoa.

"La coordinación de las actividades, fundamental para la vigilancia de la salud" (pdf, 1,16 MB)

Valentín Esteban Buedo, Laneko Osasunaren eta Segurtasun Kimikoaren arduraduna. Direcció General de Salut Pública i Addiccions. Conselleria de Sanitat Universal i Salut Pública. Generalitat Valenciana.