Lan-taldeak

Osalanen beste zereginetako bat administrazio eta erakunde publikoen arteko koordinazioa eta lankidetza bultzatzea da, helburu komunak identifikatuaz eta aliantzak eginaz, helburuak lortzeko jarduera bateratuak egin ahal izateko eta organismo eta administrazio eskumendunen arteko elkarlana sustatzeko, lan-istripuek, laneko gaixotasunek edo gaixotasun kronikoek gutxitutako gaitasunak dituzten pertsonak gizarteratze, bizkortze eta birgaitze aldera. Horiek dira, izan ere, 2021-2026 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategian herri-administrazioei ematen zaizkien lan ildoak, hau da, laneko arriskuen prebentzioaren arloan jarduera bateratu eta koordinatuak eginaz aitzindari izatea eta balioa eranstea.

Lankidetza-esparruek erakunde-maila guztiak eta izaera ezberdineko proiektuak hartzen dituzte, eta laneko arriskuen prebentzioaren eremu guztiak besarkatu nahi lituzkeen harreman- eta jarduera-sare bat osatzen dute.

Osalanek parte hartzen duen gune eta lantaldeak

Europaren eremuan

Osalanek ere ez du Europa bazterrean utzi nahi eta horregatik jarraitzen du SAFERA-ERANET ekinbidean parte hartzen, hazkuntza iraunkor eta adimentsu baterako segurtasun industriala ikertzeko proiektuak finantzatzea helburu hartuta, eta horrela proiektu horietan euskal enpresek parte harturik prebentzioaren bitartez nazioartera zabaltzeko aukera bat eskaintzen zaie.

MODERNET (Monitoring trends in Occupational Diseases and tracing new and Emerging Risks in a NETwork) Europako sarea. Osasunaren profesionalen sare honetan lankide gara, laneko gaixotasunen eta arrisku berrien zaintzan; Laneko Osasunaren unitateko epidemiologia arloko sendagile batek hartzen du parte, emakumezkoa bera.

Estatuaren eremuan

LSO Batzorde Nazionalaren osoko bilkura.

Zehazki INSSTarekin batera egiten da lan, lan-istripua eta gaixotasun profesionala aitortzea eta konpentsazioa ematea haren eskumena denez, eta GSAZNarekin, ezinbesteko informazioa baitu Osalanek bere eginkizunak eraginkortasunez bete ahal izateko.

Laneko Segurtasun eta osasunaren Batzorde Nazionalaren lantalde eta batzordeak:

  • Eraikuntza LT
  • Nekazaritza sektoreko LT
  • Itsas arrantza sektoreko LT
  • Amianto LT
  • Mugako balioen LT
  • Bideko lan-istripuen prebentziorako LT
  • Laneko ezbehar-tasaren LT
  • Amianto lantaldeko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen Batzorde Tekniko Mistoa

AENORen batzordeak (CTN: normalizazio batzorde teknikoa; SC: azpibatzordea; GT: lantaldea, LT):

  • AEN/CTN 15 - Makina-tresna
  • AEN/CTN 81 Laneko prebentzioa eta babes pertsonal eta kolektiboak
  • AEN/CTN 81/SC 3-GT A2
  • AEN/CTN 81/SC 3-GT B12 – Aginte seguruko sistemak diseinatzeko printzipio orokorrak
  • AEN/CTN 81/SC 4 – Eragile kimikoen arriskuen ebaluazioa
  • AEN/CTN 171 Barrualdeen kalitatea SC 03-GT 07 Amiantoa
  • AEN/CTN 180 Obrako aldi baterako lanetarako ekipamendua
  • AEN/CTN 180/N 032/GT02 Aenorren enkofratuak

Basequim

  • Amiantoaren INSST Hitzarmenaren LT
  • Osasun Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluaren Osasun Publikoko Batzordeko Laneko Osasunaren batzorde txostengilea
  • Laneko segurtasun eta osasunerako institutu eta ikerketa-zentroen sarea o (RICISST)
  • (INSST eta autononomia-erkidegoetako laneko segurtasun eta osasunerako institutuak barruan hartzen dituen erakunde arteko lankidetza)
  • CANO taldea (ISSGA (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Galiziako Institutua), IAPRL (Laneko Arriskuen Prebentziorako Asturiasko Institutua), ICASST (Laneko Segurtasun eta Osasunerako Kantabriako Institutua) eta OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arteko lankidetza)

Erkidegoaren eremuan

  • Euskadiko Lantokien Arteko Segurtasun eta Osasun Batzordea
  • LGen Susmoa Komunikatzeko Batzordea
  • Gipuzkoako eta Bizkaiko azpiegitura handien obra publikoko LAParen jarripena egiteko batzordeak
  • Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua
  • Ezintasunak ebaluatzeko taldeak (EVI) GSIN, Bizkaia eta Gipuzkoa
  • ITZARRIren Gobernu Kontseilua
  • HAEEren Administrazio Kontseilua
  • Laneko Arriskuen Prebentziorako Fundazioaren Patronatua
  • Zerbitzu Zuzendaritzaren Kontseilua, Eusko Jaurlaritza
  • Lan Ikuskaritzaren Euskal Kontseilua
  • Berrikuntza Publikoaren Planaren (BPP) jarraipen batzordea
  • Kanpoko Larrialdi Planaren Aholku Batzordea
  • EAEko Sasoiko Lanari buruzko Erakunde arteko Mahaia
  • Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ofizialen Batzorde Iraunkorra
  • Aliantza Estrategikoa, Lan Medikuntzaren Euskal Elkartearen, Bilboko Mediku Zientzien Akademiaren eta Osalanen arteko lankidetza, prebentzio-zerbitzuetako osasun-pertsonalarentzako Prestakuntza Planean jasotzen diren ekintzetarako.
  • ORPRICCE (Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa)

Eusko Jaurlaritzako beste sail eta erakunde batzuekiko koordinazioari dagokionez, Osasun Sailarekin dugun lankidetza estua bereziki nabarmentzekoa da, garrantzi handiko proiektuak baititugu elkarrekin, hala nola laneko historia klinikoaren eredua ezartzea, prebentzio-zerbitzuen gutxieneko datu-multzoa martxan jartzea, laneko gaixotasun-susmoaren komunikazio-sistema finkatzea eta laneko minbizia ikertzeko estrategia; izan ere, oinarri izango duten araudi bat behar duten proiektuak izaki, Osalan eta Saila araudia lantzen ari dira.

Sailen arteko elkarlan honen beste eredu batzuk, Emakunderekin batera daramatzagunez gain, hauek dira:

  • SEGURBIDE ikerketa proiektua, enpresak eta prebentzio-zerbitzuak bideko lan-istripuez sentsibilizatzeko, Trafiko Zuzendaritzaren parte-hartzearekin.
  • Herri-lanetako eta azpiegitura handien obretako LAParen jarraipen-batzordeak, non Lan Agintaritzak, Lan Ikuskaritzak, Meatze Arloko Agintaritzak, aldundiek eta enpresa publikoek ordezkariak dituzten.