Lan Medikuntza, giza harremanaren garrantziari buruzko jardunaldiko laburpena, hitzaldiak, argazkiak eta bideoak
Jardunaldia 2020ko otsailaren 20an Bilboko Bidebarrieta Liburutegian izan zen
Joan den otsailaren 20an, Bidebarrietako Bilbiotekan, XII. Prestakuntza Tailerra egin zen: "Laneko medikuntza, giza harremanaren garrantzia", Prebentzio Zerbitzuetako osasun-langileentzat. Gutxi gorabehera 35 profesionalek parte hartu zuten prebentzioaren, laneko medikuntzaren eta pertsonen kudeaketaren esparruetan, besteak beste.
Tailer honetan, deontologia Medikoaren Kodea ezagutzeak duen garrantzia ikusi ahal izan dugu; izan ere, kode horretan jasotzen dira medikuen jokabide profesionala inspiratu eta gidatu behar duten printzipioak eta arauak.
Garrantzitsua da komunikatzen jakitea, ulertaraztea, eta sinpatia eta enpatia ez direla gauza bera.
Gatazka etikoa izanez gero, indarrean dagoen legeriari erreparatu behar zaio, baina langileen ongizatea begi bistatik galdu gabe.
Kontuan izan behar dugu giza harreman horrek ere Lan Arriskuen Prebentzioaren barruan egon behar duela.
Eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldi honetan parte hartu zuten pertsona guztiei. Baita enpresa antolatzen lagundu duten langile guztiei ere.