Jardueren koordinazioa eraikuntzan

Eraikuntzako obratzat hartzen diren lantokietan urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua aplikatuko da, bertan ezartzen baitira eraikuntza-lanetako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak.

Eraikuntzako obratzat jotzen da eraikuntza-lanak edo ingeniaritza zibilekoak egiten diren edozein obra, publikoa nahiz pribatua izan; horien zerrenda osoa 1627/1997 EDaren I. eranskinean ageri da.

Errege-dekretu honek kontuan dauka beste eremu batzuetan ohikoak ez diren subjektuek esku hartzen dutela eraikuntzako obretan baina eginbeharrak dituztenak: sustatzailea, proiektugilea, kontratista, subkontratistak eta langile autonomoak.

Gainera, obran esku hartzen duten beste subjektu bi daude: obra-proiektua egiten den bitarteko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzailea eta obra egiten den bitarteko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzailea. 1627/1997 EDaren 3. artikuluaren arabera sustatzaileak izendatzen ditu, hau da, hautatu eta kontratatzen ditu.

Obra egiten den bitarteko segurtasun- eta osasun-arloko koordinatzaileari errege-dekretu horrek legezko eginbeharrak ezartzen dizkio.

1627/1997 EDaren 4. artikuluan, “Segurtasun eta Osasun Azterketa” edo “Segurtasun eta Osasunaren Oinarrrizko Azterketa” idatzi beharra ezartzen dio. “Segurtasun eta Osasun Azterketa” idazten badu, dokumentu horrek 1627/1997 EDaren 5. artikuluan. agintzen den edukia jasoko du. “Segurtasun eta Osasunaren Oinarrizko Azterketa” eginez gero, 1627/1997 EDaren 6. artikulukoa.

Kontratista bakoitzak laneko “Segurtasun eta Osasun Plan” bat egingo du 1627/1997EDaren 7. artikulua kontuan hartuta.

Eraikuntzako obra guztietan, kontratista bakoitzak “Subkontratazio Liburu” bat eduki beharko du 1109/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Informazio gehiagorako: