Laneko medikuntza

«Langileen osasunaren zaintza» terminoak osasun-arazoen identifikazioarekin eta prebentziozko esku-hartzeen ebaluazioarekin zerikusia duten helburu orokorretara zuzendutako eta laneko arriskuen prebentziora orientatutako jarduera-sorta bat besarkatzen du, bai banakoei bai taldeei begira.

Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean oinarrituta, Langileen Osasunaren Zaintzaren Liburu Zuriak kontzeptu hauek garatzen ditu:

  • Osasunaren zaintza
  • Osasunaren zaintza indibiduala
  • Osasunaren zaintza kolektiboa
  • Prebentziozko diziplinen jardun koordinatua
  • Lehen laguntzen arreta
  • Laneko osasun-sustapena

Osasunaren zaintza

Osasunaren zaintza prebentziozko jarduera bat da, enpresaburuak bermatu behar duena, arriskuen ebaluazioan identifikatutako arriskuen arabera berariazkoa, borondatezkoa Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen 22. Artikuluan, jasotako salbuespenetako bat ez bada, isilpekoa, etikoa, denboran luzatua, lan-harremana amaitu baino haratago, planifikatua, enpresaren prebentzio-planean integratua eta aplikatu beharreko araudian zehaztutako ezaugarriei doitutako edukia duena. Halaber, osasunaren zaintza sistematikoa, dokumentatua, doakoa eta parte hartutakoa izango da, eta banakako informazioa izango du, bai zaintza horren helburuena bai berorren metodoena.

Osasunaren zaintza trebetasun teknikoa, prestakuntza eta gaitasun egiaztatua duen osasun-pertsonalak egin behar du, hau da, laneko medikuntzan espezialista diren edo enpresa medikuntzan diplomatuta dauden sendagileek eta laneko erizaintzan espezialista diren edo enpresako erizaintzan diplomatuta dauden erizainek, hartarako baliabide material egokiak dituztela. Eta hasierako, aldizkako eta osasunagatik lanetik kanpo luzaroan egon ondorengo osasun-ebaluazioa egingo du. Gainera, bereziki sentikorrak diren langileen babesa hartuko du kontuan, adingabeena eta haurdunaldian, edoskialdian eta erdiberriaroan dauden langileena.

Osasunaren zaintza indibiduala

Lanetik eratortzen diren kalteak eta lantokian kasu bakoitzarekin zerikusia duten faktoreak modu goiztiarrean detektatze aldera langileei medikuntzako prozedurak aplikatzea eta probak administratzea da.

Osasunaren zaintza kolektiboa

Zaintza-mota honi esker, izan litezkeen arrisku-egoerei buruzko alerta pitz daiteke, laneko arriskuen eta horietatik eratortzen diren osasun arazoen artean kausa-ondorio erlazioa ezar daiteke, zein prebentzio-jarduera egin behar diren jakin daiteke, lehentasunak ezarri (esate baterako, maiztasunaren edo larritasunaren arabera) eta prebentzio-neurri horien eraginkortasuna eta prebentzio-planarena ebaluatu daiteke.

Prebentziozko diziplinen jardun koordinatua

Lau prebentzio-espezialitateetako adituek modu koordinatuan jokatu behar dute, batez ere lanpostuen, arriskuak identifikatu eta ebaluatzearen, prebentzio-planen eta langileak prestatzeko planen prebentziozko diseinuari buruzko eginkizunei dagokienez.

Lehen laguntzen arreta

Prebentzio-zerbitzuko osasun-pertsonalak lantokian presentzia badu, lehen laguntzak emango dizkie behar duten langileei, eta, bertan ez badago, lehen laguntzetarako, ebakuaziorako eta lekualdatzeko jardunbidea ezarriko du, bete beharreko prozedurak eta eskumenak deskribatzen dituen jarduteko protokolo moduan.

Laneko osasun-sustapena

OMEk 1986an Ottawako Gutunean eman zuen definizioaren arabera, “Beren osasunaren gaineko kontrola areagotzeko eta osasuna hobetzeko, pertsonak gaitzeko prozesua”. Kontua, beraz, langileriari zuzendutako berariazko osasun-sustapeneko programak eta jarduerak ezartzea da, bai lanpostuen berezko arriskuen esposiziotik osasunari datozkion kalteak agertzeari aurrea hartzera, bai langileen bizi- eta osasun-baldintzak hobetzeko dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzak egitera bideratutako programa eta jarduerak, hain zuzen.

Europako araudia

  • 89/391/CEE Zuzentaraua, Kontseiluarena, 1989l ekainaren 12koa, langileen segurtasun eta osasuna lanean sustatzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa (esparru-zuzentaraua)

Estatuaren araudia

  • Espainiako Konstituzioa
  • 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babestekoa
  • 14/1986 Lege, apirilaren 25ekoa, Osasunaren Orokorra
  • 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentziokoa
  • 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomia eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta eginbeharrak arautzeko oinarrizkoa
  • 16/2003 Legea, Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitatearena
  • 33/2011 Legea, urriaren 4koa, Osasun Publikoaren Orokorra
  • 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duena
  • 1277/2003 Errege Dekretua, urriaren 10ekoa, osasun-etxe, -zerbitzu eta -establezimenduak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena
  • 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartzen eta horiek jakinarazi eta erregistratzeko irizpideak ezartzen dituena
  • 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduera garatzeko baliabideen antolaketari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena
  • 5/2000 Errege Dekretua, abuztuaren 4koa, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duena
  • 901/2015 Errege Dekretua, urriaren 9koa, prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduera garatzeko baliabideen antolaketari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituen ekainaren 17ko 843/2011 Errege Dekretua aldatzen duena
  • 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateratua onartzen duena
  • Berariazko arriskuei buruzko errege dekretuak: amiantoa, kartzinogenoak, biologikoak, zamak eskuz erabiltzea…

EAEko araudia

  • 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, OSALAN sortzekoa
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiren Antolamendu Sanitarioarena
  • 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena
  • 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko dena
  • 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa
  • 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzkoa
  • 209/2012 Dekretua, urriaren 16koa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko Dekretua aldatzen duena

Ondoren laneko medikuntzarekin zerikusia duten Osalanen argitalpenetako batzuk eskaintzen ditugu:

Laneko segurtasun eta osasun arloko Osalanen dokumentaziora joan

ANTOLAMENDU SANITARIOA

Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Laneko Osasunaren Unitatearen bitartez, organo eskumenduna da prebentzio-zerbitzuei buruz Osasun Agintaritza gisa manuzko txosten eta erabakiak jaulkitzeko.

Osasun-etxe guztien instalazio eta funtzionamenduak aurretiazko administrazio-baimena behar du. Eginbide hori eta establezimendu sanitarioek bete behar dituzten gutxieneko irizpide eta bermeak zenbait arautan oinarritzen dira, besteak beste: Osasunaren 14/1986 Lege Orokorraren 29.1 artikuluan; Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitatearen 16/2003 Legearen 27.3 artikuluan; Laneko Arriskuen Prebentzioko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 31.5 artikuluan, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 29. artikuluan,, edo Zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzko 31/2006 Dekretuaren 2.3 artikuluan..

Prebentzio-zerbitzuen sistema sanitarioen baimentze-, ikuskatze- eta kontrol-lanak eta lan horiek OSALANen Laneko Osasunaren Unitateak bere gain hartzea, halaber, indarrean dagoen araudian oinarritzen dira: Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio eta Kalitatearen 16/2003 Legearen 6. Artikuluan, zeinak ezartzen baitu botere publikoei dagokiela osasun-zerbitzu pribatuen gaineko kontrola egikaritzea, edo Prebentzio-zerbitzuen osasun-jarduera garatzeko baliabideen antolaketari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituen 843/2011 Errege Dekretuaren 11. artikuluan, zeinaren arabera administrazio-baimena emateko bete ziren baldintzak betetzen jarraitzen duten egiaztatu ahal izango baitu osasun-agintaritzak.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Aurrezaintzako zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituen 306/1999 Dekretua da prebentzio-zerbitzuek eta ikuskatze-erakundeek Erkidegoko osasun-arloan osasun-jarduera garatzeko bete behar dituzten baldintzak ezartzen dituena., Eginkizun horiek OSALANen Laneko Osasunaren Unitateari dagozkio, Osalan Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko 7/1993 Legearen 11. artikuluak eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 22. artikuluak ezartzen dutenez, Eskumen hori 306/1999 Dekretuaren 4. eta 18. artikuluetan berresten da.

Osalanek ematen dituen funtzionamendu baimenek 5 urteko balioaldia dute eta epea hori amaitu aurretik baimenaren baldintzei eragiten dien aldaketarik gertatzen bada, Laneko Osasunaren Unitateari jakinarazi behar zaizkio baimentzeko. Bestalde, 306/1999 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, prebentzio-zerbitzuek, guztiz edo alor sanitarioan bakarrik, bertan behera utzi nahi badute euren jarduera, Osalanen Laneko Osasunaren Unitateari eman beharko diote horren berri, jarduera bertan behera utzi baino behintzat hiru hilabete lehenago; hartuko diren neurriak ere aditzera emango dira, enpresetako eta babespeko langileen sorospen sanitarioa bermatzeko eta horiei buruz dagoen informazioaren arta egiteko; horretarako, indarrean dagoen legediaren arabera, osasun-zerbitzua funtzionamenduan egon den bitartean sortu den informazioaren kontserbazio prozeduraren deskribapen-txosten bat egingo da.

Gainera, PZOZen egitura, funtzionamendu edo jarduera sanitarioei buruzko salaketak artatzen ditu, bai eta beste agintaritzen eskariz, bakoitzaren eskumenen barruan.

Baimenean deklaratu gabeko edozein osasun-jarduera, bereziki osasun-jardueren prestaziorako EKPZen arteko lankidetza-akordioetatik eta PZP edo PZM batek EKPZ batekin osasunaren zaintzako jardueretarako egindako subkontrataziotik eratortzen direnak hasi aurretik baimendu behar dira.

  • Araudira joan: EAEkoa, Estatuarena
  • Dokumentazioa: baimentzeko, berritzeko… agiriak.
  • Subkontratazio-lankidetza:zure dokumentuetara joan
  • Baimendutako instalazioen zerrenda: PZ, helbidea
  • Bete beharreko formularioen orrira joan

OSASUNAREN SUSTAPENA

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 4. Artikuluak i) eta u) paragrafoetan, OSALANen eginkizunen artean, laneko arriskuei aurrea hartzeko eta osasuna sustatzeko ezagupenak eta arau praktikoak lan-emaileei eta langileei jakinaraztea eta lanaren eremuko droga-mendekotasunen prebentzioa bultzatzea daude jasota.

OMEk 1986an Ottawako Gutunean laneko osasun-sustapenaz eman zuen definizioaren arabera, “Beren osasunaren gaineko kontrola areagotzeko eta osasuna hobetzeko, pertsonak gaitzeko prozesua” da. Kontua, beraz, langileriari zuzendutako berariazko osasun-sustapeneko programak eta jarduerak ezartzea da, bai lanpostuen berezko arriskuen esposiziotik osasunari datozkion kalteak agertzeari aurrea hartzera, bai langileen bizi- eta osasun-baldintzak hobetzeko dibulgazio- eta prestakuntza-ekintzak egitera bideratutako programa eta jarduerak, hain zuzen.

Jarduera hau ekintza-mota biren bitartez egiten da, eta osagarriak izan daitezke:

  • Prebentzio-zerbitzuei bultza egin eta aholku ematea, laneko osasunaren sustapen-kanpainak egin ditzaten.
  • Osasun Sailaren eta prebentzio-zerbitzuen arteko lotura izatea, Sailak bultzatutako osasun-sustapeneko kanpainak langileriari helarazteko.

Mendekotasunek, noizbehinkako kontsumoak nahiz kontsumo errepikatuak izanda, lan-munduan gertatzen badira, lan-istripu kopuru handiagoa, absentismo-tasa handiagoa, gaixotasun arrunt edo profesionalagatiko gaixoaldi gehiago edo luzeagoak eta abar ekar ditzakete, drogazalearentzat. Baina hirugarren pertsonen, instalazioen edo antolakundearen beraren kalterako ere izan daiteke. Horregatik, garrantzitsua da lan-munduko drogazaletasunetan eragitea: badaudenak gutxitu edo ezabatu eta berriak agertzeari aurrea hartzeko.

Laneko drogazaletasunen prebentzioari dagokionez, Osalanek aholkua ematen die langileei, enpresaburuei, prebentzio-delegatuei enpresetan drogazaletasunen prebentzio-planak ezartzea sustatzeko. Horretarako, enpresetan drogazaletasunen prebentzio-planen ezarpena orientatzeko gida bat argitaratu da.

  • Esteka arauetara
  • Laneko drogazaletasunen prebentzioa: gida
  • Osasuna sustatzeko kanpainen informazioa eta estekak

PRESTAKUNTZA

OSALAN konturatuta dago laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntzaren garrantziaz, eta horregatik egiten ditu eremu honetan, betiere sortzeko legean eta egitura eta jarduerarako arautegian ematen zaizkion eskumenen barruan, arlo hau hobetzen laguntzeko ekintzak.

ESTEKA 1.2.1 PRESTAKUNTZA FITXARA

OSASUNAREN ZAINTZAREN KALITATEA

Prebentzio-zerbitzuen osasun jardueren kalitatea legediaren beste urrats bat da. Araua betetzeaz gain, langileen osasunaren zaintza etengabe hobetzeko ekintzak bultzatu behar dira. Horretarako kanpainak eta ekintza sektorialak bultzatzen dira: marmol-lantegietan silizearekiko esposizioa duten langileen osasun-zaintza, tindategietan lan egiten duten pertsonen osasun-zaintza eta abar.

Proiektuetan ere egiten da lan, besteak beste berariazko osasun-zaintza protokoloak egiteko metodologia bat garatzea eta laneko historia kliniko eredu baten proposamena.

Berariazko osasun-zaintza protokoloak. Langileen osasun-zaintzaren oinarrizko ezaugarrietako bat LAPLaren 22. artikuluak ezarria) berariazkoa izatea da, hau da, lanean duen esposizioarekin zerikusia duten osasun-efektuak zaintzea.

Prebentzio Zerbitzuen Arautegia onartzen duen 39/1997 EDak, 37.3.c artikuluan, zehazten duenez, langileriak jasaten dituen arrisku-faktoreekiko berariazko protokoloen edo dauden bestelako baliabideen mendean egongo da langileen osasunaren zaintza. Ildo horretan, arrisku konkretu batzuen esposiziopean dauden langileekin egin behar dituzten ekintzetan medikuntzaren profesionalak gidatzeko tresna dira protokoloak. Gida diren neurrian, protokoloei esker praktika klinikoa homogeneizatu egiten da, aldakortasuna gutxitu, eta, beraz, haren kalitatearen berme bilakatzen dira. Izan ere, gure kultura-inguruneko herrialderik gehienek, praktika klinikoaren kalitatea hobetzeko, erabaki klinikoak hartzea errazteko egokiak diren tresnak ipintzen dituzte laneko osasunaren profesionalen eskura.

LOUak protokolo hauek egiteko proposatzen duen metodologia ebidentzia zientifikoan oinarritutako praktika klinikoko gidak lantzeko erabiltzen den metodologian oinarrituta dago.

Laneko historia klinikoa. PZAren 37.3 c) artikuluak eta 306/1999 Dekretuaren 9.3 artikuluak ezartzen dute laneko historia kliniko (LHK)bat eduki beharra.

2012 urtean Historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 Dekretua argitaratzeak bultzada eman zuen laneko historia klinikoaren egitura garatzeko, prebentzio-zerbitzuek ezar zezaten. Definiziotzat (38/2012 Dekretua egokituaz) hau eman dezakegu: «langilearen informazio kliniko eta laneko informazio guztia jasotzen duen dokumentu eta erregistro informatiko edo bestelako formatuko dokumentuen multzo bakarra, eta argi eta zehatz dauzkana langile bati egiten zaion osasun-zaintzaren prozesuetan, prozesu asistentzialetan eta lan-baldintzen prozesuetan (lanak eta esposizioak) sortu diren datuak, balioespenak eta informazioak, eta bere osasun-egoera , egoera horren bilakaera, berari egin zaizkion jarduerak, jasandako kalte eta/edo laneko patologiak eta bere lan-bizialdian egiten dituen lanen eta jasaten dituen esposizioen deskripzioa jasotzen dutenak».

LosLaneko historia klinikoa ezartzearen helburuak dira historiak bai osasunari buruzko datuak bai lanpostuen eta esposizioen datuak jasotzen dituen dokumentu bakarra izatea eta PZOZen artean eskualdatzeko modukoa izatea, langilearekin batera joan dadin bere lan-bizialdi guztian.

LANEKO OSASUNAREN ZAINTZA ETA INFORMAZIO-SISTEMAK

Pertsonak lan egiten duten baldintzek baldintzatu egiten dute pertsonaren osasuna eta osasunaren bultzagarri edo hondatze eta gaixotasunaren faktore edo kausa izan daitezke. Lanak sortzen dituen edo lanetik eratortzen diren kalte horiek aurrez zaindu daitezke, lan-giroan baitauzkate eragileak eta ezabatu edo aldatu egin daitezke.

Zaintzak, arrisku-egoeren edo osasun-arazoen gainean datuak bildu, aztertu eta informazioa jasotzeko dituen funtzioen bitartez, informazio hori langileriaren osasun-arazoak eragiten dituzten faktoreak ezabatzen edo zuzentzen erabiltzeko aukera ematen du. Laneko osasunean, zaintza epidemiologikoaren kontzeptuak laneko arriskuen faktoreen (esposizioa) edo osasunean dituen efektuen (gaixotasunak, istripuak, bestelako ondorioak) gaineko informazioa sistematikoki biltzea eta aztertzea esan nahi du, fenomeno interesgarrien banaketa eta joera behatzeko, arazoak identifikatu eta prebentziorako esku-hartzeak gidatu eta ebaluatze aldera.

Laneko osasunaren zaintzarako informazio-sistemak

  • Lan-istripuak
  • Gaixotasun profesionalak [
  • Gaixotasun profesionalaren susmoak komunikatzeko sistema: Gaixotasun profesionalaren susmoak komunikatzeko sistemaren jatorria, lanean ustez sortutako patologia kasuen komunikazioa da, gero gizarte Segurantzaren sisteman jasotzen den babeserako eskubidea ematen duen gaixotasun profesionala dela aitortzeko modua ematen duena. Prozedura hau Gaixotasun profesionalen koadroa onartzen duen azaroaren 10eko 1299/2006 EDaren 5. artikuluari erantzuteko sortu da. Komunikazioa nahitaezkoa da osasun-sistema publikoko sendagileentzat eta enpresetako laneko arriskuen prebentzio-zerbitzuetakoentzat.

Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzutik kasuak komunikatzea

Osakidetzako sendagileek ematen duten osasun-laguntza dela eta, bai lehen mailako arretan bai arreta espezializatuan, artatutako patologiaren kausa edo kausak lana jatorri dutela jakitea edo susmatzea gerta daiteke, eta horrela halako kasuak identifika ditzakete pertsonak egiten duen edo iraganean egin duen lanagatik. Kasu horietan, kasu susmagarriaren komunikazioa egin behar dute ezarrita dagoen prozedura jarraituaz [ESTEKA Jarraibideko prozedurara].

Osalan eta Osasun Zerbitzuen Ikuskaritza izango dira kasu horiek jaso, dokumentatu eta kontingentzia profesionaletarako Gizarte Segurantzarekin lankidetzan diharduen delako Mutuari eta, kasua bada, Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileari bidaltzeko ardura duen organoa.

Prebentzio-zerbitzuetatik kasuak komunikatzea

Prebentzio-zerbitzuetako sendagileek egiten dituzten langileriaren osasun-zaintzako jarduerak direla eta, artatutako patologiaren kausa edo kausak lana jatorri dutela jakitea edo susmatzea gerta daiteke, eta horrela halako kasuak identifika ditzakete pertsonak egiten duen edo iraganean egin duen lanagatik, eta oraingo edo iraganeko arrisku-eragile edo lan arriskutsuengatik. Kasu horietan, kasu susmagarriaren komunikazioa egin behar dute Gutxieneko Datu Multzoaren komunikazio elektronikoko sistemaren bitartez [ESTEKA].

Estatistikak

Prebentzio-zerbitzuen GDM Gutxieneko Datu Multzoaren informazio-sistema

Laneko osasunaren arloko osasun-informaziorako sistema da, lanarekin zerikusia duten osasunaren gaineko arriskuen zaintzari euskarria ematen diona.

Laneko osasunaren arloko informazio-sistema honen egitura eta oinarrizko edukia osasun araudiak [ESTEKA osasun-arauetara] eta laneko arriskuen prebentziokoak [ESTEKA LAP arauetara] arautzen dute:

  1. Informazio-sistema garatzeko eta jaso beharreko gutxieneko datuen edukia zehazteko eskumena ematen diote osasun-administrazioari.
  2. Prebentzio-zerbitzuei ezartzen die informazio-sistema hornitu eta mantendu beharra.

Araubidea

Informazio-sistema honen ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • EAEko langileria aktibo guztia du oinarri.
  • Informazioa enpresetako prebentzio-zerbitzuetatik dator.
  • Informazioa jasotzen du:
    • Lan-giroko arrisku-faktore nagusiekiko esposizioaz.
    • Gaixotasun profesionalak izateko susmagarriak diren gaixotasunez.
    • Lanetik osasunari datozkion bestelako gaitzak.
  • Datu-horniketa bide telematikoz egiten da prebentzio-zerbitzuei erreserbatutako aplikazio baten bidez.
  • Ez da lan-istripuen edo gaixotasun profesionalen deklarazio ofiziala egiteko sistemen ordezkoa eta ez dio trabarik egiten, osagarria baita.

Gutxieneko Datu Multzora joan

Estatistikak

AMIANTOAREKIKO ESPOSIZIOA IZAN DUTEN LANGILEEN OSASUNAREN ZAINTZAKO PROGRAMA

Programa honen helburu nagusiak hauek dira:

  1. Langile horien osasun-egoeraren jarraipen zuzena bultzatzea.
  2. Iraganean esposiziopean nortzuk egon ote ziren jakitea..
  3. Amiantoarekiko laneko esposizio horrek osasunari eragindako kalteak aurkitzea, eta
  4. Ustezko gaixotasun profesionala aitorrarazten laguntzea.

Amiantoaren esposizioa jasan duten langileen osasun-zaintzako programa honetako ekintzen artean hauek daude:

  • Prebentzio-zerbitzuetan egindako amiantoaren berariazko osasun-zaintzaren kontrola.
  • Osakidetzako zaintza postokupazionalari laguntzea, langileak esposizioa gertatu zen enpresarekin lan-harremanik dagoeneko ez daukan kasuetan.
  • Amiantoarekiko laneko esposizioari lotuta, gaixotasun profesionaltzat kalifikatu litezkeen osasunerako kalteak komunikatzen laguntzea.
  • Lesio horien jatorria lana dela argitutakoan, kasu adierazlearen antzeko lanak egiten zituztela antzeko esposizioa izan zezaketen langileen bilaketa egiten da, zaintza postokupazionala egiteko. Horretarako, esposizio hori gertatu zelako susmoa dagoen enpresari antzinako lankideen zerrenda eskatzen diogu.

Horretarako, “Ustez amiantoarekiko esposizioa izan duten langileen EAEko fitxategia” daukagu. Programako tresna nagusia da. Erregistro horretan, programako informazio guztia iraultzen da, bai orain amiantoa kentzen dabiltzan langileak, bain antzina esposizioa jasan zutenak: