Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Emakundea
Logotipo Euskadinet.eus

Lehen Hezkuntza

Lehen hezkuntzarako materiala

Eguneroko egoerak - Prebentzioa

“Eguneroko egoerak” (etxean, kalean, mendian, ikastetxean eta hondartzan) jorratuko ditugu oraingoan. Aztertu ondoko marrazkian islatzen den arrisku-egoera. Jarraian, hiru neurri zuzentzaile posible aurkezten dira eta zera egin behar duzu: zuzenak edo okerrak diren esan. Ea zein trebea zaren!! Zorte on!!

Arrisku egoera desberdinentzako babes pertsonalerako ekipoak

Pantaila ezberdinetan zehar hainbat arrisku-egoera ikusiko dituzu, eta horietan agertzen diren langileek soinean eraman beharko lituzkeen ”norbera babesteko ekipoak” zehaztea eskatzen zaizu. Ea zein trebea zaren!

Prebentzio Kulturaren Sustapena,
Haurrentzako galdeketa

Lan-istripu bat gertatzea ez da halabeharraren ondorioz edo zorte txarraren eragina, baizik eta, gehienetan, segurtasun-neurri egoki ezaren ondorioa. Egin dezagun bada gaiaren inguruko hausnarketatxo bat. Zentsu honetan, hurrengo galderei erantzutea eskatzen zaizu. Animo!

Etxeko arriskuak

Etxea da, dudarik gabe, familiarteko bizitza egiten den gune nagusia. Gutariko gehienok, bertan igarotzen ditugu, geure bizitzako hainbat eta hainbat ordu. Hain gune “ezaguna“ izanik, “seguru“ sentitzen gara oro har bertan, baina izaten dira tartean, mota ezberdinetako istripuak. Ez dira izaten gutxi, izandako ezusteko edota sustoak. Besteak beste, aparatu ugari izaten da bertan, hor daude baita ere gas zein elektrizitatearekin hornitutako zenbait instalazio, sukaldeko tresnak ere ez dira gutxi izaten, garbiketako produktuak direla, botikak eta abar. Badaude beraz, potentzialki arriskutsuak izan daitezkeen eta kontuan izan beharko genituzkeen hainbat aldagai.

Marrazkiak pintatzen

Marrazki txikia oinarritzat hartuz, pantailan agertzen den marrazki handia koloreztatzea eskatzen zaizu. Ea zelan moldatzen zaren! Jarraian, marrazkiaren bitartez irudikatzen den arrisku-egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzea ere eskatzen zaizu.

Ezberdintasunak bilatzen

Marrazki bien artean dauden 10 ezberdintasunak bilatzea eskatzen zaizu. Ea zelan moldatzen zaren!!

Jarraian, marrazkiaren bitartez irudikatzen den arrisku-egoera aztertu eta neurri zuzentzaileak proposatzea ere eskatzen zaizu.

Azken aldaketako data:  2015/12/16
Euskadi, auzolana