Ikerketa
Ikerketaren helburua da EAEko arrisku psikosozialen errealitatearen berri etengabeko eran eta egunean egunekoan izatea; hartara, agente sozialen jarduketaren oinarri izateko eta jarduketa hori orientatzeko balioko du, Euskal Autonomia Erkidegoko arrisku psikosozialen egoeraren mapa eginda, eguneratuta eta erabilita.
Mapa honen helburua hau da:
- Gure autonomia-erkidegoko arrisku psikosozialen prebentzioaren gaur egungo egoerari buruzko diagnostiko bat egitea.
- Enpresetan martxan dauden jarduketak jakitea, jarduketa hori hobetzeko eta laneko zein plangintzako alternatibak proposatzeko.
- Lan-denborek eta txandek arrisku psikosozialetan duten eragina aztertzea.
- Arrantza-sektoreko arrisku psikosozialak aztertzea eta ebaluatzea. GRUPO CANO enpresan garatutako proiektua.