Arrisku psikosozialen faktoreak
Lan-egoera bateko baldintzak dira eta zerikusi zuzena dute lan-antolamenduarekin, lanaren edukiarekin edo lanaren garapenarekin, eta langilearen ongizate ala osasunean (fisikoan, psikikoan eta sozialean) nahiz lanaren garapenean kalteak sortu ditzakete.
(Laneko Segurtasun eta Higieneko Institutu Nazionalaren-LSHIN 443. prebentzio-ohar teknikoa). (Martín eta Pérez, 1997).
Lanaren diseinu, antolamendu eta zuzendaritzaren alorreko eta testuinguru sozialeko alderdiak dira, eta langileen osasunean kalte psikiko, sozial edo fisikoak eragin ditzakete.
(Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia).
Arrisku psikosozialen faktoreen sailkapen askotarikoak egin daitezke. Hain zuzen, arrisku psikosozialak ebaluatzeko metodo bakoitzak sailkapen desberdina egiten du, horri buruzko ikuspegi desberdinak baitaude.
Adibide adierazgarri gisa, PRIMAk (arrisku psikosozialaren kudeaketarako europar taldeak) egindako sailkapena azalduko dugu.
- Lanaren edukia: monotonia, zentzurik gabeko zereginak, zatiketa, aldakortasun falta, arbuioa eragiten duten zeregin desatseginak.
- Lan-karga eta erritmoa: gehiegizkoa den edo nahikoa ez den lan-karga, denbora-presioa, epe zorrotzak.
- Laneko denbora: ordutegi oso luzeak edo aurretik jakin ezin direnak, txandakako lana, gaueko lana.
- Parte-hartzea eta kontrola: erabakietan parte hartzeko aukerarik ez izatea, kontrol falta (adibidez honako arlo hauetan: lan-metodoa, lan-erritmoa, ordutegiak, ingurunea eta abar).
- Erakunde-kultura: komunikazio eskasak, laguntza gutxiegi arazoen aurrean edo garapen pertsonalari dagokionez, helburuen definizio falta.
- Harreman pertsonalak: isolamendua, harreman urriegiak, harreman txarrak, gatazkak, jokabide desegokiak.
- Rola: zalantzazko rola, rol-gatazka, pertsonen ardura.
- Garapen pertsonala: lanaren balioespen sozial eskasa, laneko segurtasun eza, mailaz ez igotzea edo gehiegi igotzea.
- Etxea/lana interakzioa: bietan egotearekin lotutako arazoak, eskakizun-gatazka.