Genero

Laneko segurtasun eta osasunari genero-ikuspegia aplikatzeko beharra laneko arriskuek eta horiek eragiten dituzten patologiek gizonei eta emakumeei berdin ez dietela eragiten gero eta begi-bistakoagoa delako da.

Lehen analisi batean, horren kausak hainbat izan daitezke:

  • Sexu bien biologia ezberdina.
  • Lan-merkatuaren bereizketa horizontala, horrek emakumeak eta gizonak sektore eta jarduera desberdinetan kontzentratzera eramaten ditu.
  • Lanaren bereizketa bertikala, hau da, lan-baldintza ezberdinak gizonentzat eta emakumeentzat.
  • Lanaren prekarietatea. Emakume kopuru handiagoa kontzentratzen da lan prekarioetan, lanaldi partzialekoetan eta soldata txikiagokoetan.
  • Lanaren sexu-banaketak eta tradizioz ekoizpen-eremua (enplegua) eta ugalketa-eremua (etxeko lana eta zaintza) sexuaren arabera banatu izanak, emakumeak etxeko lanen eta zaintzaren lan-karga handiagoa hartzera daramatza, eta horrek beren lan-bizitza eta beren osasunerako ondorioak baldintzatzen ditu

Gizonak eta emakumeak, beraz, gizartean baldintza eta egoera sozial eta ekonomiko ezberdinetan kokatzen dira lan-merkatuan, eta horrek esan nahi du arrisku desberdinen mendean daudela eta osasun-arazo desberdinak garatzen dituztela.

Errealitate honez gain, laneko osasunean generoaren dimentsioa gutxiegi aztertu dela nabarmendu behar da, eta hori arrazoi hauengatik:

  • Laneko segurtasun eta osasunari buruzko azterketek okupazioa hartu ohi dute lan-motaren adierazle gisa, eta jakintzat ematen dute, oker, lan-baldintzak estu-estu lotuago daudela estatus okupazionalarekin generoarekin berarekin baino.
  • Tradizioz emakumeen laneko osasun-arazoak gutxietsi egin izan dira, modu espezifikoan amatasunaren babesari soilik arreta emanaz.
  • Azterketa toxikologikoek gehienbat gizonez osaturiko langile-populazioa izan dute ardatz tradizioz, eta batez ere gizonen lanbideetan, eta emaitzak estrapolatzetik arazoak datoz.
  • "Ustez genero-ikuspegi neutroa duen” lege-esparruak, laneko osasunari langile abstraktu batetik abiatuta heltzen dionak ? eta horren erreferentzia inplizitua gizonaren lanaren normaltasuna izaki?, ez du laguntzen emakumeen laneko arriskuen prebentzioak dituen arazoak identifikatzen eta konpontzen.

Osalaneko emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikaren helburuak honako hauek dira:

  • Genero-ikuspegia kontuan hartzen duen laneko arriskuen prebentziorako kultura sortzea.
  • Lan-baldintzen eta osasunaren arloan emakumeen eta gizonen errealitatea begien aurrean modu diferentzialean jartzea. Horrek dibulgazio lana eskatzen du laneko arriskuen prebentzioan inplikatuta dauden agente guztientzat. Errealitate hori islatzeko, gainera, datuen tratamendu estatistikoan genero-ikuspegia sartu behar da eta lan-merkatuaren errealitate egituratu gabeak genero-ikuspegitik hobeto ezagutzeko aukera emango diguten adierazleak sartu behar dira, bai eta sexu aldagaiak beste aldagai batzuekin (adina, egoera profesionala eta abar) duen intzidentzia ere aztertu, elkartze horiek diskriminazio anizkoitzeko egoerak sortzen baitituzte sarritan.
  • Genero-ikuspegia enpresen eta antolakundeen prebentzioaren kudeaketan integratzea bultzatzea, horrela prebentzio-lana gizonengana eta emakumeengana berdin helduko dela bermatzeko. Ezinbestekoa da emakumeek zein arriskurekiko esposizioa duten identifikatzea eta ebaluatzea eta arrisku horiek gutxitzeko berariazko programak ezartzea.

Beste lan-lerro bat emakume langile gehiago dagoen eremu eta okupazioetan ekintzak egitea da, laneko segurtasun eta osasunaren arazoak modu espezifikoan harturik.

Osalanen jarduera, laneko arriskuen prebentzioan genero-ikuspegia txertatzeari dagokionez, berdintasun-plan batean egituratzen da.

Segurtasunean eta lan-osasunean berdintasunaren aldeko lana Zuzendaritzaren eta Osalaneko langile guztien arteko lan partekatua da. Lan hori bultzatzeko, Osalanek Berdintasun Teknikari bat eta lan zehatzeko lantalde bat dauzka. Haien funtzioa da erakundeko helburu eta ekimen guztietan genero-ikuspuntua txertatzeko aholkularitza ematea eta sustatzea.

 

1. Berdintasunerako Plana

Osalanen jarduera, genero-ikuspegia laneko arriskuen prebentzioan txertatzeari dagokionez, emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan batean egituratuta dago, eta plan hori, era berean, erakundearen urteko kudeaketa-planean sartuta dago.

Hona hemen orain arte onartu diren planak:

2022-2024ko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana (pdf, 1,90 MB)

2018-2021eko Emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Plana (pdf, 5,08 MB)

 

2. Berdintasunerako unitate administratiboa

2016. urtetik, Osalanek Berdintasun Teknikari bat dauka. Figura hau dekretu bidez araututa dago, eta bere funtzioen artean Osalaneko planean dauden ekimenak diseinatzea, bultzatzea eta jarraipena egitea daude, baita Osalaneko langileak aholkatzea genero ikuspegia ere txertatzeko.

Halaber, gainontzeko Eusko Jaurlaritzaren sailetako eta erakunde autonomoetako berdintasunaren unitateekin koordinatzen da Emakundek- Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatu eta lideratuta dituen koordinazio egituretan.

 

3. Genero-taldea

Osalanek 2010. urtean genero lantalde bat sortu zuen. Bere helbura da analisiak, gomendioak, estrategiak eta materialak sortzea lan-arriskuen prebentzioaren kudeaketan genero-ikuspuntua sartzeko laguntza ematea.

Zuzendariorde Teknikoak gidatzen du taldea eta erakundeko langileekin osatuta dago, bai arlo teknikoko eta lan-osasuneko arloko langileekin, baita Berdintasun Teknikariarekin ere bai.

Osalanek Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundearekin lankidetzarako hitzarmen bat sinatu zuen. Hitzarmenak hurrengo jardun-arlo hauexek jasotzen ditu:

  1. Segurtasunari eta lan-osasunari genero ikuspuntutik dagozkien informazioa, adierazleak eta datuak, eta arlo honetan eragina duten faktoreei dagozkienak partekatzea.
  2. Genero eta lan-osasunari buruzko materialak eta prestakuntzarako ekintzak diseinatzea eta garatzea.
  3. Komunikazio ekintzak garatzea: dibulgazio-ekitaldiak antolatzea, informaziorako materialak egitea eta genero ikuspuntutik segurtasun eta lan-osasunarekin zerikusia daukaten ekimenei buruzko elkarrekiko zabalkuntza egitea.

Osalanek ikerketak garatu, eta laneko segurtasunean eta osasunean genero-ikuspuntua txertatzen jarraitzeko tresnak eta ikerketak egiten ditu.

1. Ikerketak

2. Laguntzeko materialak

2012tik Osalanek antolatutako edo beste erakundeekin elkarlanean antolatutako jardunaldien estekak batuta daude, laneko segurtasunean eta osasunean genero-ikuspuntua txertatzearen edo bereziki emakumeak kaltetzen dituzten berariazko galderen inguruan erantzuna emateko.

Berariazko jardunaldi horiez gain, Osalanek hainbat jardunalditan eta biltzarretan egin ditu genero-ikuspuntua txertatua duen hitzaldiak.

 

1. Osalanek antolatuta:

 

2. Beste entitateekin elkarlanean

Laneko osasunari eta generoari buruzko atala, Osalan Liburutegiko Berrien buletinean

Osalaneko liburutegiak hilero berrien buletin bat argitaratzen du pdf formatuan. Buletin horretan, erakundeko langileentzat interesgarria den legegintzako eta dokumentuetako informazioa jasotzen da.

Buletin guztietan laneko osasunari eta generoari buruzko atal bat sartu da. Hurrengo zerrenda honetan buletin bakoitzaren atal horretarako estekak daude:

Otsaila 2023 Febrero | Berrien Buletina 40 - Boletín de Novedades 40 (pdf, 9,69 MB)

Urtarrila 2023 Enero | Berrien Buletina 39 - Boletín de Novedades 39 (pdf, 13,68 MB)

Azaroa 2022 Noviembre | Berrien Buletina 38 - Boletín de Novedades 38 (pdf, 11,21 MB)

Urria 2022 Octubre | Berrien Buletina 37 - Boletín de Novedades 37 (pdf, 11,76 MB)

Iraila 2022 Septiembre | Berrien Buletina 36 - Boletín de Novedades 36 (pdf, 12,93 MB)

Uztaila 2022 Julio | Berrien Buletina 35 - Boletín de Novedades 35 (pdf, 14,89 MB)

Maiatza 2022 Mayo | Berrien Buletina 34 - Boletín de Novedades 34 (pdf, 11 MB)

Apirila 2022 abril | Berrien Buletina 33 - Boletín de Novedades 33 (pdf, 11 MB)

Martxoa 2022 Marzo | Berrien Buletina 32 - Boletín de Novedades 32 (pdf, 14,7 MB)

Otsaila 2022 Febrero | Berrien Buletina 31 - Boletín de Novedades 31 (pdf, 14,7 MB)

Azaroa 2021 Noviembre | Berrien Buletina 29 - Boletín de Novedades 29 (pdf, 14,7 MB)

Urria 2021 Octubre | Berrien Buletina 28 - Boletín de Novedades 28 (pdf, 15,7 MB)

Iraila 2021 Septiembre | Berrien Buletina 27 - Boletín de Novedades 27 (pdf, 11,2 MB)

Uztaila-Abuztua 2021 Julio- Agosto | Berrien Buletina 26 - Boletín de Novedades 26 (pdf, 18 MB)

Ekaina 2021 Junio | Berrien Buletina 25 - Boletín de Novedades 25 (pdf, 3,94 MB)

Maiatza 2021 Mayo | Berrien Buletina 24 - Boletín de Novedades 24 (pdf, 4,05 MB)

Apirila 2021 Abril | Berrien Buletina 23 - Boletín de Novedades 23 (pdf, 4,35 MB)

Martxoa 2021 Marzo | Berrien Buletina 22 - Boletín de Novedades 22 (pdf, 6,24 MB)

Otsaila 2021 Febrero | Berrien Buletina 21 - Boletín de Novedades 21 (pdf, 4,96 MB)

Urtarrila 2021 Enero | Berrien Buletina 20 - Boletín de Novedades 20 (pdf, 4,96 MB)

Azaroa 2020 Noviembre | Berrien Buletina 19 - Boletín de Novedades 19 (pdf, 3.95 MB)

Urria 2020 Octubre | Berrien Buletina 18 - Boletín de Novedades 18 (pdf, 4.20 MB)

Iraila 2020 Septiembre | Berrien Buletina 17 - Boletín de Novedades 17 (pdf, 4.77 MB)

Abuztua 2020 Agosto | Berrien Buletina 16 - Boletín de Novedades 16 (pdf, 5 MB)

Ekaina 2020 Junio | Berrien Buletina 15 - Boletín de Novedades 15 (pdf, 5,24 MB)

Maiatza 2020 mayo | Berrien Buletina 14 - Boletín de Novedades 14 (pdf, 6,68 MB)

Apirila 2020 Abril | Berrien Buletina 13 - Boletín de Novedades 13 (pdf, 4,92 MB)

Martxoa 2020 marzo | Berrien Buletina 12 - Boletín de Novedades 12 (pdf, 4,31 MB)

Otsaila 2020 febrero | Berrien Buletina 11 - Boletín de Novedades 11 (pdf, 3,4MB)

Urtarrila 2020 enero | Berrien Buletina 10 - Boletín de Novedades 10 (pdf, 4,53 MB)

Azaroa 2019 noviembre | Berrien Buletina 09 - Boletín de Novedades 09 (pdf, 5,14 MB)

Urria 2019 Octubre | Berrien Buletina 08 - Boletín de Novedades 08 (pdf, 6,93 MB)

Uztaila 2019 Julio | Berrien Buletina 07 - Boletín de Novedades 07 (pdf, 3,77 MB)

Ekaina 2019 Junio | Berrien Buletina 06 - Boletín de Novedades 06 (pdf, 3,83 MB)

Maiatza 2019 Mayo | Berrien Buletina 05 - Boletín de Novedades 05 (pdf, 4,1 MB)

Apirila 2019 Abril | Berrien Buletina 04 - Boletín de Novedades 04 (pdf, 3,1 MB)

Martxoa 2019 Marzo | Berrien Buletina 03 - Boletín de Novedades 03 (pdf, 3,87 MB)

Otsaila 2019 Febrero | Berrien Buletina 02 - Boletín de Novedades 02 (pdf, 3,52 MB)

Urtarrila 2019 Enero | Berrien Buletina 01 - Boletín de Novedades 01 (pdf, 3,43 MB)

Beste esteka interesgarriak

Informe relevante sobre los agentes tóxicos para la reproducción (Revisión de las publicaciones del Observatorio Europeo de Riesgos de la EU-OSHA en 2016)

Cáncer de mama, trabajo y sociedad (Documento editado por el Observatorio Europeo de Patología de la mama en 2012)

Emakundek antolatuta genero ikuspuntutik laneko segurtasun eta osasunari buruzko jardunaldiak

Nola txertatu berdintasuna enpresen prebentzio-jardueran

    

        imagen

Osalanek bideo bat egin du.  Bideoak 12 urrats jasotzen ditu, edozein enpresak eman ditzakeenak, laneko arriskuen prebentziorako politikan genero-ikuspegia txertatzeko.

Bideoa osorik ikus daiteke (diagramaren erdian sakatuta) edo zein urrats ikusi nahi duzun bertan sakatuta.

Bideoa euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez duzue eskura.