Estatistikei buruzko informazioa
Atal honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko istripuengatiko lesioei eta laneko gaixotasunei buruzko zenbait estatistika lortu ahal izango dira. Estatistika horiek egiteko, lan-agintaritzari eta Gizarte Segurantzari jakinarazitako laneko istripu eta gaixotasunen datuak erabili dira.
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2003ko azaroaren 20ko Aginduan Aginduan xedatutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, telematikoki jakinarazi zaizkio lan-agintaritzari laneko istripuen eta gaixotasunen parteak, IGATT aplikazio informatikoaren bidez, hain justu.
Gerora, laneko gaixotasunen agiri-eredu berria finkatu, hura egiteko eta helarazteko arauak ezarri eta dagokion datu pertsonalen fitxategia sortzen dituen TAS/1/2007 Aginduaren (gazteleraz, pdf), arabera, laneko gaixotasunak elektronikoki tramitatzeko sistema eta laneko istripuak tramitatzekoa bereizi egin ziren. CEPROSS aplikazio informatikoa sortu zen Gizarte Segurantzaren Antolamendurako Zuzendaritza Nagusiaren mende.
Arau berri horien eta 2009ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazional berriaren (CNAE-2009) ondorioz, hobekuntzak egin behar izan dira istripuak jakinarazteko eta erregistratzeko Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko sisteman, aipatutako eguneratze horiek kontuan hartzeko, hain zuzen.
IGATT aplikazioan egin beharreko aldaketak egin ondoren, 2012an aldatu egin da Osalanen web orrian laneko istripuei eta gaixotasunei buruzko estatistikei hedapena emateko erabiltzen den formatua. Aldatzeko arrazoietako bat izan da deklarazio-parteak kontrolatzeko eta balidatzeko prozesuan laneko istripuak jakinarazteko eta erregistratzeko sisteman Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egin dituen hobekuntzak.
2012tik aurrera, hileko txosten estatistikoak eskuratzeko, urtea eta hilabetea hautatu baino ez da egin beharko. Hilabetea hautatutakoan, aldi horri dagozkion taulak izango dira ikusgai. Taula horiek Excel eta pdf formatuetan kontsultatu eta deskargatu ahal izango dira.