Zein dira nire eskubideak eta betebeharrak?

Nire eskubide eta eginbeharrak Laneko Arriskuen Prebentzioko 31/1995 Legearen III. kapituluan, 14. artikulutik 29. artikulura jasota daude.

Horren arabera, enpresaburuak bere langileen segurtasuna eta osasuna babestu behar ditu, eskura dituen baliabide guztiekin eta lanarekin zerikusia duten alderdi guztietan eta, berariaz, prebentzioari buruzko araudian espres jasotzen diren eginbeharrak bete behar ditu. Eginbehar horiek bere enpresaren arriskuak ezagutzera, arriskuok langileari nola eragin diezaioketen edo eragiten ari zaizkion jakitera eta, ondorioz, arriskuak saihesteko edo minimizatzeko neurriak planifikatu eta ezartzera behartzen dute, eta langileari informazioa, prestakuntza eta baliabide egokiak eskuratu behar dizkio eta parte hartzeko bidea eman behar dio.

Prebentzio-arloko eginbehar horiez gain, enpresaburuak eskubidea du prebentzio-arloan langileei eskatzeko:

  • Ezarritako prebentzio-neurriak betetzea.
  • Babesak eta babesgarriak zuzen erabiltzea.
  • Makinak, tresnak eta materialak zuzen erabiltzea.
  • Segurtasuneko gailu eta elementuez zuzen baliatzea.
  • Arrisku egoerei buruzko informazioa berehala jakinaraztea.
  • Lan-baldintza seguruak bermatzeko beren elkarlana ematea; esate baterako, enpresak ematen duen prebentzio-arloko informazioa eta prestakuntza jasotzea edo legeak langileentzat nahitaezkotzat ezartzen dituen kasuetan beren osasun-egoera egiaztatzen laguntzea.

Osasunaren zaintzari dagokionez ere eginbehar-sorta bat dago:

Enpresak behartuta daude beren langile guztiei osasunaren zaintza eskaintzera. Zaintza horrek lanean dauden arriskuetatik osasunari erator dakizkiokeen ondorioak saihesteko berariazkoa izan behar du.

Osasunaren zaintza hori pertsonal gaituak eskaini behar du osasun-agintaritzak baimendutako (edozein motatako) prebentzio-zerbitzu baten bitartez Agintaritza honek jarduerak egingo diren instalazioa ere baimendu behar du.

Osasunaren zaintzak enpresako langile guztiak hartu behar ditu. Ezaugarririk garrantzitsuenak dira langileentzat borondatezkoa izan behar duela (salbuespenekin), laneko esposizioarekiko berariazkoa, eta ez dela erabili behar pertsonala hautatzeko eta ez duela bazterkeriarik sortu behar, baina osasunaren zaintza kolektiboa hartu behar du barruan.

Hori guztia Laneko Arriskuen Prebentzioko Legearen azaroaren 8ko 31/1995 Legea y en el eta Prebentzio Zerbitzuen Arautegiaren 37.3 artikuluan (urtarrilaren 17ko 39/1997 ED) azaltzen da

Ondoren, enpresaburuak prebentzioaren arloan dituen eginbehar nagusien taula bat erakusten da:

Enpresaburu guztiek dute beren lantokian laneko segurtasun eta osasunaren arloan babes eraginkor bat ezartzeko eginbeharra. Gainera, prebentzio-ekintzaren jarraipen etengabea egin behar dute.

Babestu beharra betetzeko, enpresaburuak edo berak izendatutako pertsona behartuta dago:

  • Arriskuak saihestera.
  • Saihetsezinak diren arriskuak ebaluatzera.
  • Arriskuei sorburuan aurre egitera.
  • Lana pertsonari egokitzera.
  • Teknikaren garapena kontuan hartzera.
  • Arriskutsuaren ordez arrisku gutxikoa edo batere gabekoa ezartzera.
  • Prebentzioaren plangintza egitera.
  • Babes kolektiboa indibidualaren aurretik jartzera.
  • Langileei eman behar zaizkien jarraibideak ematera.

Arriskuak saihesterik edo bide guztietatik nahikoa gutxitzerik ez dagoenean, enpresaburuak norbera babesteko ekipamenduak eman beehar dizkie bere langileei.

Enpresaburuak neurri guztiak hartu behar ditu langileek laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazio guztia jaso dezaten

Enpresaburuak neurri guztiak hartu behar ditu langileek lanpostu guztietako laneko arriskuen prebentzioari buruz askatasunez adierazi eta erabaki dezaten.

Enpresaburuak bermatu egin behar du langile bakoitzak prestakuntza teoriko eta praktiko nahikoa eta egokia hartzen duela prebentzio-arloan, bai kontratatzen den unean bai zereginetan aldaketak egiten diren, teknologia berriak sartzen diren eta antzeko egoerak gertatzen diren bakoitzean.

Nahitaezkoa da gerta litezkeen larrialdi-egoerak aztertzea eta lehen laguntzetan, suteen aurkako borrokan eta langileen ebakuazioan behar diren neurriak hartzea, eta dagozkion simulakroak egitea.

Langileen ezaugarrien ondorioz laneko arriskuekiko bereziki sentikorrak direnen babesa bermatuko da.

Enpresaburuak egiten duen arriskuen ebaluazioak kontuan hartu beharko du haurdun edo erdi berri diren langileek langileen edo umekiaren osasunari eragin kaltegarria egin diezaioketen eragile, prozedura edo lan-baldintzekiko esposizioa duten.

18 urte baino gutxiago dutenek beteko dituzten postuen ebaluazioa egin behar da, langile horien osasuna arriskuan jarriko badute.

Pertsona hauek (lan edo zerbitzu jakinekoa, behin-behinekoa, bitartekoa eta abar) enpresako gainerako langileen maila bereko babesa izan beharko dute segurtasun- eta osasun-arloan.