Prestakuntza eta informazioa

OSALANek, LAParen arloko prestakuntzak duen garrantziaz jabeturik, geroago xehetasun handiagoz zehaztuko ditugun jarduera hauek egiten ditu eremu honetan, betiere bera Sortzeko Legeak eta bere Egitura eta Jarduerarako Araudiak ematen dizkioten eskumenen barruan:

  • Prebentzioaren arlo guztietan etengabeko prestakuntza eta dibulgaziorako orotariko ekitaldiak (jardunaldiak, ikastaroak, biltzarrak eta lantegiak) antolatzea, batez ere LAParen munduan ardurak dituzten profesional, langile eta enpresaburuentzat.
  • Prestakuntza Internet bidez ematea, gure prestakuntza plataformaren bitartez edo Gazteprebenen eskuragarri dauden Interneteko edukien bitartez; izan ere, webgune hau prebentzioa maila guztietan zabaltzeko da, lehen hezkuntzatik prebentzioaren lanbidera.
  • Prebentzioa sustatzeko dibulgaziozko argitalpenak eta orotariko materiala sortu eta interesa duten guztien eskura jartzea.
  • Interesa duten pertsona guztien eskura laneko segurtasun eta osasunari buruzko biblioteka zerbitzu bat jartzea, LAParekin zerikusia duten gai guztiak jasotzen dituena.

Cabe especificar que OSALAN no realiza cursos de formación para la capacitación en prevención (Niveles básico, intermedio o superior), por no encontrarse entre las competencias de esta organización.

Argitu beharra dago OSALANek ez duela prebentzioan gaitzeko prestakuntza ikastarorik egiten (oinarrizkoa, ertaina edo goi-mailakoa), antolakunde honen eskumenen artean ez dagoelako.

Osalanek antolatutako ekitaldietan sartu