'Arrisku berriak ikertzea, laneko segurtasun eta osasun institutuen funtsezko zeregina da'

Jon Azkue, Lana eta Gizarte Segurantzako Sailburuordea eta Osalanen Kontseilu Nagusiko Presidenteari elkarrizketa

Getarian jaioa, Jon Azkue itsasgizona eta Itsas-Salbamenduko kontrolatzailea da lanbidez. Ekintza sindikal handia garatu du Itsasoko langileen ordezkaria izan baita Merkataritza Nabigazioko Sindikatu Librean, gero CC.OO.ean eta Laneko Nazioarteko Erakundean.

Nolakoa izan da, zure ustez, Euskadiko enpresek eta sindikatuek Covid19aren krisiari emandako erantzuna?

Mundu mailan gertatutako osasun krisi honek eragina izan du erakunde guztietan. Laneko osasun klasikoari, lehenengoz eta berehala, batugai konplexua gehitu behar zitzaion, eta horrek, enpresa askotan jardueraren etetea eta beste batzuetan jarduera nahitaez mantentzea ekarri zuen.

Martxoaren 13an, Lan eta Justizia Sailak bere larrialdi-kabinetea eratu zuen eta bere buruan, Maria Jesus San José Sailburua zegoen. Aldi berean, Osalanen ohiz-kanpoko Kontseilu Orokorra egiten ari ginen. Enpresen, sindikatuen eta Gobernuaren erantzuna argia izan zen: neurriak hartu behar ziren lanean zeudenen edo ondoren lanean hasiko ziren pertsona guztien osasuna une oro bermatzeko.

Garai berriekin, arrisku berriak etorriko dira?

Laneko arriskuen prebentzioan ez dago atsedenaldirik. Arrisku berriak ikertzea da, hain zuzen ere, laneko segurtasun eta osasun institutuei dagozkien funtsezko zereginetako bat. Gure Institutuan, Osalanen, horrela egiten dugu, enpresekin, prebentzio zerbitzuekin, patroien erakundeekin eta sindikatuekin etengabeko lankidetzan ari baikara.

Material berriekin harremana daukaten gaixotasun profesional berriak eta, zahartzea, telelana, laneko jazarpena, plataforma berriak eta arrisku psikosozialak ikertzea, prebentzio lan, lan eta lan behar duten egoerak dira. Covid19ak ere, globalizazioa dela eta kontuan hartu beharreko pandemia arriskuak daudela ohartarazten digu.

Nola baloratzen duzu Osalanek Covid19aren krisi aurretik eta krisian egindako lana?

Osalanek lan munduan daukan balorazioa beti izan da ona; gure institutuaren aldeko apustua argia da eta aurrekontu-ahaleginak horrela adierazten du. Osalanen beti jakin dugu eta orain ere jakin badakigu, gaizki goazela ez bagara kapaz lan eta osasun erakundeekin lan egiteko. Uste oso honek Covid krisian funtsezko erantzunak eman ahal izatea ahalbidetu digu eta horren harira, komenigarria da gogoratzea oraindik ez dela amaitu.

Lan Saila harro dago Osalanen lanaz eta zorionak eman nahi dizkiet, Lourdes Iscar Zuzendari Nagusiaren pertsonan, gure Institutuan lan egiten duten guztiei, beren kalitate profesionalak eta beren konpromisoak, sektore askorarako protokoloak oso denbora gutxian sustatzea ahalbidetu digutelako Gobernuaren Osasun Sailarekin elkarlanean. Zorionak ere, jakina, erakundearen Kontseilu Nagusian aktiboki parte hartzen dutenei.

Istripu larriak, Zaldibarkoa bezelakoa, oso nabarmenak dira eta hor gainera, Osalaneko pertsonal teknikoa izan zen erreskatearen lehen egunetan substantzia arriskutsuak antzeman eta babespen neurriak jarri zituena baina, eragin handiagoa daukate hiltzen ez duten baina kaltetzen duten eguneroko arriskuek?

Zaldibar, bi hildako izan dituen zorigaiztoko istripua da eta gorpuak oraindik aurkitu ez izanak are mingarriagoa egiten du. Logikoa da lanean hildako bakoitza ohartarazpena izatea eta beti nahi izan dugu Euskadiko ezbehar-kopuruari buruzko gure informazio politika, lehenik eta behin, gardena izatea. Eusko Jaurlaritzak istripuen datuak hilero aztertzen ditu Gobernu Kontseiluan. Guretzat gardentasuna eta komunikazioa funtsezkoak dira uste dugulako gizarteak oraindik ez duela bereganatu laneko istripuak sahiesgarriak direla. Ez ditugu normaltzat onartu behar. Horregatik ez gara geratzen, inola ere ez, nabarienak diren istripu larrienen arrazoiak aztertzen. Gure enpresetan gertatzen diren milaka istripu arinak ere aztertzen ditugu, arrisku zehatzak ikusi eta ondorioz, prebenitu ahal izateko.

Prebentzioa, enpresaren barruko kulturatzat edo obligaziotzat hartzen da?

Hobetzen ari gara, prebentzioa gero eta gehiago, enpresen inbertsiotzat hartzen dugulako. Gure irrika da, hain zuzen ere prebentzioaren kultura zabaltzea eta obligazioa, lanetik etxera apur bat nekatuago baina osorik itzultzea. Hori lortzeko, prestakuntza funtsezkoa da laneko istripuak prebenitzeko. Pozik gaude, Prebentzioko milaka ordezkarik -langileen ordezkariak direnek- urtero, Osalanek eskainitako hainbat ikastaro egiten dutelako.

Istripuak prekarietateari egozten zaizkio, baina hori hain handia izanda ere, ez dator bat ezbehar-kopuruaren hazkunde proportzionalarekin. Behintzat, horretan hobetzen ari gara?

Prekarietatea berez, arrisku psikosoziala da eragindutako pertsonak tenkatzen dituelako, lan egiten dutenean ez dakitelako hurrengo egunean zer gertatuko den beren lanpostuekin. Istripu kopuruaren datuak orain hamar urtekoekin adibidez konparatzen baditugu, asko hobetu dira. Horretan ez dago zalantzarik, baina lanean jarraitu behar dugu.

Kontseiluan enpresako ordezkariak, sindikatuetakoak eta ordezkari teknikoak daude. Zein da Kontseuliaren lana? Elkarlaneko giroa dago?

Segurtasuneko eta osasuneko lan erakundeen Kontseiluak hirukoak dira. Osalanena ere, jakina, Europar Segurtasuneko Agentziarena bezalakoa. Ezinezkoa da prebentzio politika egitea enpresariek, sindikatuek eta gobernuak bertan ez badute parte hartzen. Eta benetan, niretzat ohore handia izan da legislatura honetan Osalanen Kontseilu Nagusiko presidentea izatea, batez ere, Kontseiluk kide guztien konpromisoa bizi izan dudalako. Horregatik, Confebaski, Konfekoopi, CCOOi eta UGTri Kontseiluan etengabe egindako lana eskertu nahi diet. Baita ere, logikoki, Gobernuko gainerako kideei ere.

Erakundearen Zuzendaritzari proposamen zehatzak helerazten zaizkio?

Konpromisoaz hitz egiten nuenean horretaz ari nintzen, bere ordezkariek proposamenak egiteko daukaten izaera dinamikoaz, hain zuzen ere, Osalaneko teknikari bikainekin batera mahai-inguru garrantzitsuak eta baliagarriak garatzen baitituzte. Kudeaketa Plana ebaluatzea etengabeko zeregina da eta horrek, berritasunari eta edozein erronka berriri aurre egiteko gaitasuna daukan erakundea bihurtzen gaitu.

Zeintzuk dira, gaur egun, Osalanen lehentasunak?

Lehena, nola ez, Covid-19ren prebentzioan eta bere aurka lan egiten jarraitzea, oraindik ez baita desagertu. Egunerokotasunaz arduratu behar gara baina Segurtasuneko eta Osasuneko 2021-2026 Euskal Estrategian lan egiteko konpromisoaz. Pandemiak guri ere mugaketak jarri dizkigun arren, horretan lan egiten hasiak gara, hori baita Eusko Jaurlaritzaren Estrategiaren funtsa, datozen urteetan lan arrsikuen prebentzio politika onena izan dazagun. Inplikatuta dauden alderdi guztiekin elkarlanean arituz egin beharreko lana da, eta horregatik, gizarte-elkarrizketarako mahai gainean dago jadanik.

Legegintzaldia bukatuta, zer nabarmenduko zenuke egindako prebentzio lanetik eta, konkretuki, Osalanetik?

Nabarmenduko nuke Espaniako Autonomi Erkidegoetako gainerako segurtasun eta osasun Institutuekin elkarlanean aritzearen garrantzia bai eta, Europar Segurtasuneko Agentziarekin eta OITrekin ere. Oso inportantea da prebentzioan esfortzua denok elkarrekin egitea eta espero dut orain arteko ildo horretatik jarraitzea.

Alderdi pertsonalari dagokionez, Alberto Alonso zoriondu nahi dut hilabete gutxi arte Osalanen buru egin duen izugarrizko lanagatik eta merkatari onek egiten duten bezala, gustatuko litzaidake elkarrizketa hau amaitzea, Osalanek eta UPV-EHUak irailerako eta urriarako antolatu dituzten uda-ikastaroetara gonbidatuz. Ziur nago egundoko maila izango dutena.