Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko abenduaren 14koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez egindako laguntza-deialdian aurreikusitako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Saf¿ra 2020ren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 28
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/12/14
  • Argitaratze-data: 2021/01/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, Safra 2020 programaren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuak diruz laguntzeko deialdia egin zen (2020ko abenduaren 11ko EHAA, 247. zk.).

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 16. artikuluan, laguntza horien balorazio-batzordearen osaera ezartzen da, eta, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, batzorde horrek ebazpen-proposamena helaraziko dio Osalaneko zuzendari nagusiari.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauen Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluan dago xedatuta laguntzak emateko proposamena egiteko ardura duten organoen osaera argitara eman behar dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori guztia ikusirik, honako hau

Safra 2020 programaren esparruan garatzen diren ikerketa-proiektuetarako dirulaguntzen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez iragarriak balorazio-batzordearen osaera aldatzea eta jakinaraztea:

Batzordeburua:

Jose Ignacio Olaizola Nogales, Osalaneko Plangintzako zuzendariordea.

Bokalak:

Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate, Osalaneko zuzendariorde teknikoa.

María Nieves de la Peña Loroño, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Eraikuntza Arloko arduraduna.

Arantza Lijó Bilbao, Osalanen Bizkaiko Lurralde Zentroko Laneko Osasunaren Unitateko medikua.

María Teresa Bahillo del Rio, Osalaneko Zerbitzu Zentraletako Laneko Osasunaren Unitateko medikua.

Maite Tolosa Bernardez, Osalaneko Prestakuntza eta Dokumentazioko kudeatzailea.

Carlos Fernández Díez, Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko Laneko Arriskuen Prebentzioko teknikaria.

Idazkaria:

Francisco Javier Gonzalez Gómez, Osalaneko ikerketa-programen teknikaria.

Barakaldo, 2020ko abenduaren 14a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.