Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 27koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osalaneko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariordea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 254
  • Hurrenkera-zk.: 5445
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/27
  • Argitaratze-data: 2020/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz eta lege horrek berak ematen dizkidan eskuduntziak erabiliz,

Lehenengoa. Andoni Gamboa Martinez jauna Osalaneko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako zuzendariorde kargutik kentzea (kodea: 512006/5), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena. Izendapen horrek 2020ko azaroaren 30etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 27a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

LOURDES ÍSCAR REINA.