Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariordea.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 254
- Hurrenkera-zk.: 5444
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2020/11/23
- Argitaratze-data: 2020/12/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan jasotako aurreikuspenak aplikatuz eta lege horrek berak ematen dizkidan eskuduntzak erabiliz,
Lehenengoa. Francisco Javier Gonzalez Gómez jauna Osalaneko Planifikazio Zuzendariordetzako zuzendariorde kargutik kentzea (kodea: 512066/1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte horrek 2020ko azaroaren 30etik aurrera sortuko ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena. Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio organo honi hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2020ko azaroaren 23a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.