Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko azaroaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa ebazten baita Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 242
  • Hurrenkera-zk.: 5191
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/11/23
  • Argitaratze-data: 2020/12/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariorde lanpostua izendapen aske bidez betetzeko deialdi publikoa egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2020ko urriaren 1eko Ebazpenaren laugarren oinarrian (2020ko urriaren 19ko EHAA, 205 zk. duena) xedatutakoarekin bat etorriz,

Lehenengoa. Francisco Javier Inda Ortiz de Zarate jauna Osalaneko Zuzendariordetza Teknikoko zuzendariorde izendatzea (kodea: 512006; dotazio zk.: 3).

Bigarrena. Izendapen horrek 2020ko azaroaren 23tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Administraziorekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barakaldo, 2020ko azaroaren 23a.

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MARÍA LOURDES ISCAR REINA.