Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urriaren 14koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, deialdi publikoa egiten da Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzan zuzendariorde-lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4541
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/10/14
  • Argitaratze-data: 2020/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzan hutsik geratu da zuzendariorde-lanpostua (kodea: 512006; dotazioa: 5). Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluaren arabera, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena bidali eta gero, organismo autonomo honek erabaki du iragartzea izendapen askeko sistemaren bidez beteko dela eranskinean aipatzen den lanpostua, eta horretarako beteko direla honako

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartzeko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrerako funtzionarioek, lanpostu-zerrendan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte (eranskinean zehaztuta daude).

    Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako egoera hauetan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

      Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik, lanera itzuli baino lehen, eszedentzian egon beharreko denbora bete ez duten langileek.

  2. Orobat, parte hartu ahal izango dute beste administrazio publiko batzuetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako eta Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, bai eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek ere, betiere espresuki ezartzen bada langile mota horrek betetzeko moduko lanpostua dela, eta, hortaz, zehazki identifikatzen bada dagokion kodearekin, agiri honen eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz.

    Langile horiek deialdi honetan parte hartu ahal izango dute, lanpostu-zerrendan ezarritako baldintzak egiaztatzen badituzte eta zerbitzu aktiboko administrazio-egoeran edo jatorrizko administrazioan lanpostua gordetzea dakarren administrazio-egoeran badaude, non eta ez duten 6 hilabetetik beherako eginkizun-gabetze behin-behinekoa edo irmoa.

    Bigarrena. Eskabideak.

    Hautagaiek, datu pertsonalak eta gaur egungo destinoa zehaztuta, Osalaneko Zuzendaritza Nagusira bidaliko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Hirugarrena. Betekizunak eta merezimenduak.

    Parte hartzeko eskabideari curriculum vitaea erantsiko zaio, eta, hor, datu pertsonalak eta zein talde, azpitalde edo kidegotakoa den zehazteaz gain, beste hauek ere jasoko dira:

    1. Tituluak.

    2. Administrazio publikoan zein, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak, batez ere lehiatzen den lanpostuaren antzeko funtzioak dituztenak.

    3. Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

    4. Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroak.

    5. Hizkuntza-ezagutzak.

    6. Eskatutako lanpostuari esleitutako funtzioekin lotuta, jakinaraztea egoki jotzen den bestelako merezimendu guztiak.

      Eskabidearekin batera, deialdian eskatzen diren betekizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude.

      Hautagaia deitutako lanpostuaren funtzioetara ongi egokitzen dela bermatze aldera, deialdia egin duen organoari aukera ematen zaio hautagaiak alegatu dituen merezimenduak egiaztatzeko egoki jotzen dituen bitartekoak erabil ditzan; elkarrizketa pertsonala edo proba egin dezake horretarako, edo Giza Baliabideen Zerbitzuko organo teknikoen txostenak eskatu.

      Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren datan bete behar dira eskatutako betekizunak, eta esleitutako lanpostuez jabetu arte eutsi behar zaie. Parte hartzeko baldintzak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezin izango dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

      Laugarrena. Ebazpena.

      Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da deialdi hau, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Ebazpen hori arrazoitzeko, azalduko da, batetik, hautagaiak betetzen dituela deialdian eskatutako betekizunak eta zehaztapenak eta baduela izendapenerako behar den gaitasuna, eta, bestetik, hautagaia egokia dela beste hautagaien aldean (baldin badaude), merezimenduak konparatuta (eta, hala badagokio, elkarrizketaren edo probaren emaitza ikusita), betiere indarrean dagoen legeriak eta Lanpostu Zerrendak lanpostuari esleitutako zereginen ikuspegitik.

      Deialdia hutsik geratu dela deklaratu ahal izango da, hautagaietatik batek ere ez badu kasuan kasuko lanpostua betetzeko merezimendu nahikorik.

      Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hileko epean.

      Barakaldo, 2020ko urriaren 14a.

      OSALANeko zuzendari nagusia,

      MARÍA LOURDES ISCAR REINA.

Deitutako lanpostua: Zuzendariordea.

Kodea: 512006.

Dotazioa: 5.

Kidegoak: A taldeko kidegoak-aukerak-eskalak (EAP)

Lanpostu-mailako osagarria: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Kokapena: Administrazio, Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendariordetza.

Udalerria: Barakaldo.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data.

Berariazko ezagutzak.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik