Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko apirilaren 23koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitara ematen baita, jende orok jakin dezan, 2019an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman duten entitate publiko zein pribatuei emandako dirulaguntzen zerrenda. Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bidez egin zen dirulaguntza horien deialdia.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 95
  • Hurrenkera-zk.: 2004
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/04/23
  • Argitaratze-data: 2020/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Sailak; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Uztailaren 30eko 125/2018 Dekretuaren bidez ezarri ziren EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak (2018ko abuztuaren 3ko EHAA, 149. zk.).

Eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 4ko Ebazpenaren bitartez argitaratu zen 2019an EAEko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko mailako prestakuntza eman duten entitate publiko zein pribatuei zuzendutako dirulaguntzen 2019ko deialdia (2019ko apirilaren 30eko EHAA, 80. zk.).

Dirulaguntzak adjudikatu eta horiek emateko ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da onuradunen zerrenda, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezarritakoaren arabera.

Hori dela eta,