Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko abenduaren 14koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakunde autonomoan Plangintzako zuzendariordearen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 246
  • Hurrenkera-zk.: 6293
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/12/14
  • Argitaratze-data: 2018/12/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan (1989ko uztailaren 28ko EHAA) xedatutakoaren arabera, eta aipatutako 6/1989 Legearen 10.1.c artikuluak esleitutako eskumenak oinarritzat hartuta, erabakitzen da ebazpen honen eranskinean jasota dagoen lanpostua izendapen askearen sistemaren bidez betetzeko deialdia egitea. Hauek dira deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen eranskinean ezarritako betekizunak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete ebazpen honen bidez deitutako lanpostua.

Bigarrena. Interesdunek Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Zuzendaritza Nagusira bidali beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun duten destinoa adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena. Izangaiek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta datu hauek adierazi behar dituzte bertan:

  1. Titulu akademikoak.

  2. Administrazioan eta, halakorik bada, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

  3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak, eta izangaiak egokitzat jotzen dituen bestelako merezimenduak.

    Eskatzen diren betekizunen eta azaldutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte izangaiek, eskabidearekin batera. Halaber, egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

    Laugarrena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da deialdia, gehienez ere eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da ebazpena.

    Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Osalaneko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Barakaldo, 2018ko abenduaren 14a.

    Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

    ALBERTO ALONSO MARTÍN.

Deialdiko lanpostua:

Izena: Plangintzako zuzendariordea (512066 kodea 1. dotazioa).

Lokalizazioa: Plangintza Zuzendariordetza Osalan.

Erakunde autonomoa: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea.

Destinoko udalerria: Barakaldo.

Taldea: A.

Kidegoak: A - S, X02EU.

Lanpostu-mailako osagarria: 29.

Berariazko osagarria: 0-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 4.

Derrigortasun-data: ez dauka.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik