Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko urriaren 25ekoa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzak ematea ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: OSALAN; Lan eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 221
  • Hurrenkera-zk.: 5647
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/10/25
  • Argitaratze-data: 2018/11/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ekonomia; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2018ko ekainaren 29an, ebazpen hau argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: Ebazpena, 2018ko ekainaren 13koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

    I. Eranskineko ikerketa-proiektuak, zeinak onartuak izan baitira laguntza jasotzeko, urtebeteko epean egin beharko dira. Laguntza onartu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen epea.

  1. 2018ko uztailaren 30ean bukatu zen eskabideak aurkezteko epea; guztira, 5 eskabide aurkeztu ziren.

  2. Eskabideak balorazio-batzordeak ebaluatu zituen, deialdiaren oinarrietan ezarritako irizpide eta haztapenen arabera, eta proposamena Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari jakinarazi zion, ebazpena eman zezan.

  1. Laneko segurtasun eta osasunaren arloko ikerketa-proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duen Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2018ko ekainaren 13ko Ebazpenaren 19. artikuluak dioenez, eta Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Egitura eta Jarduerarako Araudia onartzeko den uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpen bidez emango edo ukatuko ditu eskatutako diru-laguntzak.

    Horiek horrela, balorazio-batzordearen proposamena ikusirik, hauxe

Lehenengoa. Ebazpen honetako I. eranskinean onartu gisa azaltzen diren eskabideei diru-laguntza ematea. Onuradunak eta laguntzen zenbatekoak ere I. eranskinean azaltzen dira.

Bigarrena. Ebazpen honetako I. eranskinean baztertu gisa azaltzen diren eskabideak ukatzea.

Hirugarrena. Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka, zeinak amaiera ematen baitio administrazio-bideari, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoarekin bat etorriz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena espresuki jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoa betez.

Barakaldo, 2018ko urriaren 25a.

Osalaneko zuzendari nagusia,

ALBERTO ALONSO MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.